Sara Zozaya abeslari donostiarrak ‘Caravan’ izeneko kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Posted on 2023-05-19 by KulturSharea

Abeslari donostiarraren Nara lehen diskoaren bigarren aurrerapen kanta dugu Caravan. Abestiaren lehen esalditik, Antton M. Goikoetxearen gitarra hipnotikoa oinarri hartuta, flashback argi eta sendo bat ikus daiteke. Melodiak giroa lanbrotzen du  eta Zozayak, Zabala ekoizlearekin batera, iraganera eramaten gaitu. Nor ez da sentitu bakarrik? donostiarrak haurtzaroko argazkiekin batera, lehen maitasuna gogoratzen du, ez izar iheskorrekin alderatuz, baizik eta zeruko izar gisa: beti egongo direla diruditenak, baina abisatu gabe desagertzen direnak, hain zuzen ere ordezkaezinak ziruditenean.

Urte askoren ondoren norbaitek bizipen oso pertsonal bat kontatzean bezala, abestiak une batera eramaten gaitu. Harreman hori dena izan zen, baina orain desberdina dirudi bai narratzailearentzat bai eta hartzailearentzat ere, ezaguna zaio, coming-of-age behartuaren esperientzia unibertsala bezala.

You may also like

Sara Azurza abeslariak ‘Hemen berriro’ abestia eta bideoklipa kaleratu ditu
Posted on 2023-01-13 by KulturSharea
Album berriaren aurkezpenaren atarian, abeslari donostiarrak bere [...]
Delirium Tremens taldeak ‘Mundu zoragarria’ kantaren bertsioa eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2023-01-13 by KulturSharea
Mutrikuko taldeak abestiari beste zentzu bat eman dio: “Gureagoa, [...]

Page 10 of 57

Zabaldu: