Tartean Teatroak Simplicissimus antzezlana osorik jarri du sarean ikusgai

Posted on 2022-06-14 by KulturSharea

Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da. Honetan, Hogeitamar Urtetako Gerraren izugarrikeriak kontatzen dira umorez. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen. Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta kontzentrazio esparruekin estuki loturik dago. “Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta kontzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimusek espazioaren eta denboraren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik”.

You may also like

Poesiaren ertzei eta mugei buruzko poema liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak
Posted on 2023-12-04 by KulturSharea
Ulu egiteko bolondres bila liburua gaur aurkeztu du Donostian. Lau [...]

Page 4 of 57

Zabaldu: