Thriller politiko batekin itzuli da Eneko Bidegain idazle eta kazetaria literaturara

Posted on 2023-03-02 by KulturSharea

Bichta éder eleberria egungo gizartearen kontraesanen ispilu da: itxurakeriaren zama, harreman sentimentalen zaila, militantziaren eredu erritualizatuak, kazetaritzaren morrontzak edota euskararen patua.

Gaztelu bat da Eneko Bidegain idazle eta kazetariak (Baiona, 1975) gaur aurkeztu duen Bichta éder (Elkar) izenburuko thriller politiko honen ardatza, “gazteluan bertan dagoen proiektu turistiko handi bat, eta aldi berean, gaztelu horrek dauzkan sekretuak”, zehaztu du egileak. Izan ere, Théodore Vermandois azken biztanlea izan duen gaztelu horren historiak biltzen ditu Nafarroako erresuma ahantzia eta Frantziako Iraultza, II. Mundu Gerra eta Aljeriaren independentziakoa, handikien familia baten gainbehera eta Lapurdiko euskaldunen ezinbizia.

Eñaut Oihenart dugu eleberri honen protagonista, Gaur kazetan ari da lanean, urteetan Euskal Herritik kanpo egon ondoren. Xalbat Barnetxe laborari eta militante zailduak ohartarazi du, isilpean, euskal kostako jauregi abandonatu batean badela asmo ezkuturen bat, eta Eñaut ikertzen hasiko da zer ote den eraikitzaile-promotoreak eta tokiko agintariak lotzen dituen negozio ilun hori. Hala, “itxuraz ederra den proiektu batek azpian zer nolako zikinkeria gordetzen duen azaleratuko da”, azaldu du idazleak.

Bichta éder liburuaren izenburua izateaz gain, eleberrian azaltzen den proiektu turistiko horren izena ere bada. Bidegainek kontatu duenez, “Lapurdin euskarazko izen asko ematen dira frantsesez ortografiatuta, euskararen erabateko zapalkuntzatik dator hori eta euskara oso egoera txarrean utzi ondoren”. Idazleak “apropiazio kultural” gisa ere ezagutzen dena dela dio.

Nobelak gai asko ukitzen ditu eta pertsonaietan edota gaztelu horretan konstante bat dagoela dio egileak, “kanpora begira irudi bat erakusten dugu, gehiengoaren arabera komeni dena, nahiz eta gure benetako izaera beste bat den. Askotan uko egiten diogu gure benetako izaerari, nortasunari komenientzien arabera erakutsi nahi dugun irudi eder horri men eginez, eta horretarako da baita ere Bichta éder izena”.

Liburua thriller politiko bat izateaz gain, egungo gizartearen kontraesanen ispilu ere bada: itxurakeriaren zama, harreman sentimentalen zaila, militantziaren eredu erritualizatuak, kazetaritzaren morrontzak edota euskararen patua.

You may also like

Koban taldeak ‘Anestesia digitala’ izeneko kantua aurkeztu du
Posted on 2020-03-17 by KulturSharea
Larraitz Zuazok zuzendutako bideo honekin, taldeak elektroswinga alde [...]
Izarok ‘Libre’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-02-28 by KulturSharea
Izaro Andresek (Mallabia, 1993) Limones de invierno hirugarren diskoa [...]
Saia Goait taldeak ‘Sushi’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-02-27 by KulturSharea
Iazko irailean taldearen izen bera daraman diskoa kaleratu zuten. Sei [...]
Alarma Morea taldeak ‘Azala’ izeneko abesti berria aurkeztu du
Posted on 2020-02-03 by KulturSharea
Ainhoa Plagarok, Uxue Plagarok eta Nere Dualek osatzen duten Alarma [...]
Willis Drummond taldeak ‘Bigarren aukera’ bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-01-29 by KulturSharea
Willis Drummond taldeak Zugzwang diskoa argitaratu zuen pasa den [...]

Page 36 of 57

Zabaldu: