‘Tina txikia’, Kerobiaren ‘Konstelazioa’ biniloaren aurrerapen kanta

Posted on 2021-04-06 by KulturSharea

Kerobiaren 20. urteurrena ospatzeko Konstelazioa izeneko binilo bikoitza argitaratu du taldeak edizio mugatuan. Nafarren abesti enblematikoen bilduma da, baita taldeak bere diskografiako diskoetarako baztertu zituen kantuena ere. Azaldu dutenez, lan berri hau Y las ardillas mágicas euren zigilupean argitaratu da.

Tina txikia abestia aukeratu dute lan berri honen aurrerapen kanta gisa. Materia organikoa eta gainerakoak maketarako baztertu zuten kantetako bat dela dio taldeak.

Diskoa Kerobiaren webgunean eskuratu daiteke jada.

You may also like

Bertso barnetegia iruditan
Posted on 2019-02-18 by KulturSharea
Negusko bertso barnetegian asteburu honetan jasotako irudi batzuk [...]
‘Gogoaren indarra’ kantua sortu du Itziarren Semeak taldeak
Posted on 2019-02-15 by KulturSharea
Gogoaren indarra kantua sortu du Itziarren Semeak taldeak, Iñigo [...]
‘Enarak diote’ Nabil taldearen bideoklip berria ikusgai
Posted on 2019-02-01 by KulturSharea
Lekeitioko Nabil taldeak otsailaren 14an argitaratuko du Eter, euren [...]

Page 56 of 62

Zabaldu: