Udalbiltzak bultzatutako Geuretik Sortuak egitasmoarekin sortutako ‘Hona bostekoa!’ komiki bilduma aurkeztu dute

Posted on 2023-11-24 by KulturSharea

Iñaki Martiarena, Unai Gaztelumendi, Eñaut Aiartzaguena, Aritz Ibarra eta Kote Camacho dira bilduma osatu duten komikigileak.

2021-2022 edizioan, hiru diziplina landu ziren Geuretik Sortuak proiektuan: literatura, antzerkia eta zinemagintza. “Edizio emankorra izan zen oso, 26 sortzailek eta 39 udalerrik hartu baitzuten parte”, adierazi dute Udalbiltzako kideek eta bigarren edizio hau ere emankorra izan dela nabarmendu dute; izan ere, 22 sortzailek eta 39 udalerrik hartu dute parte. Gainera, lehenengo edizioko hiru diziplinei (literatura, antzerkia eta zinema) laugarren diziplina bat gehitu zaio: komikia.

Diziplina artistiko horren barruan, bost komikigile izan ziren hautatuak: Unai Gaztelumendi Arandia, Aritz Ibarra Agirrezabal, Kote Camacho de Miguel, Eñaut Aiartzaguena Bravo eta Iñaki Martiarena Otxotorena Mattin. “Komikigile bakoitzari esleitu zitzaion herrian egin zuen egonaldia, bertako istorioak entzun, ikusi eta biltzeko, ondoren haren lana herriko historiarekin lotu ahal izateko eta sortzailearen eta herriaren arteko zubi bat eraiki ahal izateko”, azaldu dute.

“Egonaldiaren ondoren, komikigile bakoitzak haren lana entregatu, eta bost hatzeko eskua osatu dugu, Hona bostekoa! izeneko komiki-bilduma hain zuzen ere”. Leitza eta Berastegiko, Bergarako, Usurbilgo, Amasa-Villabonako eta Sara, Bera, Lesaka eta Urruñako istorioak eta historia batzen dira bertan, bost estilo eta kontaera oso desberdinetan, Euskal Herriko hainbat txokotako kontakizunak elkarlotuz lan bakar batean.

Dijitalidadea aritu da edizio-lanetan, Josu Landa eta Gotzon Barandiaranekin hain zuzen ere, eta Ainara Azpiazu Aduriz Axpi-k egin du azala.

 

You may also like

Neomak taldeak ‘Ilargi berriak’ aurkezpen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu
Posted on 2022-02-01 by KulturSharea
Orain arte ezarritakoa hausteko asmoz, tradiziotik datozen kontu [...]
Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak ‘Txillardegi’-ren kronikak bildu dituzte liburu batean
Posted on 2022-01-25 by KulturSharea
Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak Txillardegi-k 1968. eta 1986. [...]
Korrikak baditu kantua eta bideoklipa, Sustrai Colinak idatzi du letra eta Nerea Urbizurena da musika
Posted on 2021-12-16 by KulturSharea
Sustrai Colina bertsolariak idatzi du HitzEkin abestiaren letra eta [...]

Page 16 of 57

Zabaldu: