Uxue Alberdi idazleak ‘Esne-berriketan’ kontakizun liburua aurkeztu du Begoña Durrutyrekin batera

Bi urtetan egindako entzuketa ariketen emaitza da Alberdiren lan berria. Elgoibarko idazlea hainbat herritan izan da hainbat emakumerekin elkartu eta haiek kontatzeko zeukatena entzuten.

Uxue Alberdi idazleak ‘Esne-berriketan’ kontakizun liburua aurkeztu du gaur Donostian, Begoña Durruty ilustratzailearekin batera. Idazleak emakumeen ahotik eta bihotzetik jasotako esperientziak bildu ditu lan berri honetan. Egileak berak azaldu duenez, “bi urtetan egindako entzuketa ariketen emaitza da” lan berria.

Badira andre banderak eta andre pañeluak, etxekoak, barrurakoak, beren burua ondo plegatzen dakitenak. Badira kuleroak labean lehortzen dituzten andre señorak eta zuhaitzak aizkoraz botatzen dituzten andre mandoak; bost urteko artzainak eta atso kontrabandistak; abantekoak eta izuak, esanekoak eta etxekalteak, debilak eta fuerteak, txatxalak eta txorrotxak, emakaitzak, andrekoiak, antzuak, lokak. Fosforozko eta merkuriozko andreak. 

Antxiñe Mendizabal Elkar argitaletxeko editorearen esanetan, “kontakizun bakoitzak izan nahi du berba-habia bizi bat, eta bata bestearen atzean jarrita, narraziook unibertso bat osatzen dute, paisaia bat, ahotsez eta mugimenduz betea”.

Ez da lehenengo aldia Alberdik eta Durrutik formatu bereko lan bat elkarrekin argitaratzen dutela, duela bi urte, Belarriko Kilkerrak (Elkar) liburua kaleratu zuten eta hartan ere ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu zituen idazleak.

You may also like

Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du
Posted on 2018-12-20 by KulturSharea
Josu Bergara abeslari bizkaitarraren konposizio berri honen jatorria [...]
Abenduaren 21ean estreinatuko da Telmo Esnal zinemagilearen ´Dantza´ filma
Posted on 2018-12-18 by KulturSharea
(Txintxua Films)Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten [...]
Izaki Gardenak taldeak urtarrilean ekingo dio Dena Oskol Birari
Posted on 2018-12-18 by KulturSharea
Urtarrilaren 12an ekingo dio Izaki Gardenak taldeak kontzertuak [...]

Page 58 of 62

Zabaldu: