Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi liburua kaleratu du Pako Aristik Erein argitaletxearen eskutik

Posted on 2024-06-14 by KulturSharea

Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi liburua kaleratu du Pako Aristik Erein argitaletxearen eskutik eta Zestoa eta Urepeleko Udalen enkarguz. Lan honen argitalpena Gipuzkoa eta Nafarroa Behereko herriak senidetzearen ostean dator.

Akordioa azaroan sinatu zuten bi erakundeek, “Manuel Olaizola Urbieta ‘Uztapide’ eta Fernando Aire Etxart ‘Xalbador’ euskal kulturaren erreferentzia nagusi izanak eta biek zuten adiskidetasuna gaurko egunera ekarriaz, bi herrien laguntasuna bultza eta eraiki nahi dugu. Izan ere, bi udalerrien elkarlanaren eta harremanen ondorio izango direlako, gure kultura, gure hizkuntza eta gure lurrarekiko lotura eta onura. Beraz, helburu hauek lortzeko bi herrien arteko benetako senidetasun eta elkarlaguntza harremanak egin nahi ditugu”.

Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi liburuak maitasunezko istorio bat kontatzen du, bi pertsonaia nagusiei Uztapideri eta Xalbadorri egindako maitasun deklarazio bat.

Aristik azaldu duenez, lanari ekin zionean ez zeukan oso argi bi bertsolari hauekin zer egin zitekeen, edota haien harremana zein izan zen. “Orduan, ikertzen hasi nintzen. Material interesgarria eta era askotakoa aurkitu nuen Aita Zabalak atera zituen 300 liburu horietan. Auspoa bilduman bertso jaialdiak, txapelketak-eta jasota daude, baina baita bertsolarien prosa edota kronika lanak ere. Uztapideren eta Xalbadorren aipamen asko azaltzen dira liburu haietan. Material izugarri bat zegoela ikusi nuen, harrobi bat zegoela nire eskura, eta ni saiatu naiz horri guztiari hari bat jartzen saiatu naiz, narrazioa, kontaketa bat egiten”.

Egilearen arabera oso bertsolari desberdinak ziren Uztapide eta Xalbador. “Uztapide diesela zen, eta pixka bat berotzen zenean, afarietan eta xurrutan egiten zutenean batez ere, buldozer bat bihurtzen zen, gelditu ezinik bertsotan egiten zuen, oso segurua eta erregularra zen. Liburuan Uztapide lurreko bertsolaria zela esaten dut, mahai ingurukoa, bere lagunartekoa, tradizioa oso ondo ezagutzen zuena eta euskaraz hitz egiteko moldeak oso ondo menperatzen zituena. Errealitateari bete-betean kantatu zion gizona izan zen, garai hartako bertsolaririk onena zen dudarik gabe”.

Xalbador, berriz, “abstraktuagoa zen haren bertsoak egiteko modua, filosofoa zen, poeta zen. Kantatzeko ere Xalbadorrek begiak itxita kantatzen zuen, argazki asko daude, ikusi nahi ez balu bezala aurrean zuen errealitatea, beste zerbait amestuko balu bezala. Oso gizon berezia zen Xalbador. Ni saiatu naiz azaltzen nondik zetorkion joera hori filosofiko, poetiko, ideologiko eta politikoa, Euskal Herriaren batasunarekin ez zuen zalantza izpirik egiten.  Haren  bertsoetan garbi seinalatzen zituen Euskal Herriaren etsaiak zeintzuk ziren, Espainia eta Frantzia. Garai hartan hegoaldean frankismoa zegoen eta gauzak ezin zitezkeen hain garbi esan, eta horregatik, hegoaldeko bertsolarietan ez da hain garbi ikusten”.

You may also like

‘Flasball’ izeneko kantua sortu du Zuberoako Xiberoots taldeak
Posted on 2019-06-26 by KulturSharea
Zuberoako Xiberoots reggae taldeak Flasball izeneko kantua sortu du G7 [...]
Estitxu Pinatxok ‘Basquiat’ kantua aurkeztu du
Posted on 2019-06-25 by KulturSharea
Estitxu Pinatxok berak sortu du Basquiat izeneko abestia. Moldaketak [...]
Nola ospatzen da zure herrian San Joan bezpera?
Posted on 2019-06-21 by KulturSharea
Bideoa: ahotsak.eus Nola ospatzen da zure herrian San Joan bezpera? [...]
Kau Kori Kura-ren ‘German Garmendia’ abestia entzungai
Posted on 2019-06-18 by KulturSharea
Mikel Aizpuruak sortutako proiektua da Kau Kori Kura. 2015ean hasi zen [...]
Aizkorak Zorroztu & The Mia Wallace band-ek ‘Like Artifizialak’ kantua aurkeztu du
Posted on 2019-06-18 by KulturSharea
Aizkorak Zorroztu & The Mia Wallace band-ek udaren ostean [...]
‘Ilun eta eder’ Kantua aurkeztu du Abereh bakarlariak
Posted on 2019-06-17 by KulturSharea
Ilun eta eder izeneko abestia aurkeztu du Abereh bakarlariak Laino eta [...]
‘Errua norena da?’ diskoa kaleratu du Eztanda taldeak
Posted on 2019-06-17 by KulturSharea
Eztanda, 2015eko udaran Tolosaldeako lau gaztek osatutako talde bat [...]
Zazkel taldeak ‘Estatu Kolpea’ abestiaren bideoklipa argitaratu du
Posted on 2019-06-14 by KulturSharea
Zeberioko Zazkel taldeak Estatu Kolpea izeneko bideoklipa argitaratu [...]
Pello Reparaz bueltan da ‘Zetak’ proiektuarekin
Posted on 2019-06-11 by KulturSharea
Errepidean izeneko singlea zabaldu du sare sozialen bidez Pello [...]

Page 45 of 56

Zabaldu: