Xabi Solano musikaria aktore lanetan estreinatuko da ‘Aitaren Hauspoa’ antzezlanarekin

Posted on 2026-11-06 by KulturSharea

Ximun Fuchsek sortu eta zuzendu du obra, Solanoren bizitzatik eta esperientzietatik abiatuta, eta Sua Enparantza aktorearekin batera igoko da oholtzara. Proiektu berria Hernaniko Biteri Kultur Etxean aurkeztu dute gaur, sortzaileen parte-hartzearekin.

Milaka lagunen aurrean trikitia jotzen eta abesten aritzetik antzerkira egingo du jauzia Xabi Solanok. Oraingoan, baina, proposamen intimo batean parte hartuko du, ikusleak aktoreengandik oso gertu izango dituen formatuan. Oholtza gainean Solano, Susa Enparantza eta trikitia izango dira.

Aitaren Hauspoa da antzezlanaren izena eta familia baten barruko harremanak ditu abiapuntu. Kontakizunean herri baten historiarekin lotutako gaiak ere agertzen dira: fabrika, euskara, erromeria, frankismoaren ondorengo beldurrak, erbestea, militantzia, festa, lana, gizontasuna eta isiltasuna, besteak beste.

Belaunaldien arteko transmisioa ere lantzen du obrak, galdera baten bidez: zer jasotzen dugu aita batengandik, eta zer transmitituko diegu guk gure haurrei?

Fuchsek Solanoren bizipen pertsonalak hartu ditu fikzioa sortzeko abiapuntu, baina antzezlana ez da biografia bat, ezta bizipen horien erreprodukzio hutsa ere. Enparantzak, berriz, aktore, dantzari eta zirkuaren munduko artista gisa duen ibilbidea ekarri du proiektura.

Obra kutxa batekin hasten da, eta barruan trikitia dago. Musika tresna horren inguruan garatzen da kontakizuna, familia baten barruko harremanak, oroitzapenak eta belaunaldi batetik bestera transmititzen dena jorratuz.

You may also like

Gorka Suaia eta Endika Lahaine ‘Herrima’ izeneko talde berriarekin datoz
Posted on 2019-12-19 by KulturSharea
Proiektu berriaren aurrerapen kantu gisa Chicago Boys  izenekoa [...]
‘Haien izenean’ dugu Beietz! taldearen kantu berria
Posted on 2019-12-19 by KulturSharea
Haien Izenean izeneko kantua dugu Beietz! taldearen Erraietatik lehen [...]
‘Lera’ izeneko singlea kaleratu du Kokein taldeak
Posted on 2019-12-13 by KulturSharea
Kokein taldeak 20 urte bete ditu aurten, eszenatokietan, eta [...]
Iñaki Sanz-Azkue idazleak eta Ainara Azpiazu ilustratzaileak ‘Basoko Begiak’ izeneko album ilustratua aurkeztu dute
Posted on 2019-12-12 by KulturSharea
Euskal mitologia ardatz, Iñaki Sanz-Azkue idazleak eta Ainara Azpiazu [...]

Page 44 of 63

Zabaldu: