‘Zinez’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu Ødei rap abeslariak

Posted on 2021-07-12 by KulturSharea

Ødei rap abeslariak ‘Zinez’ abestia eta apirilean, Baionan, grabatutako bideoklipa aurkeztu ditu. Sare Sozialen bidez adierazi duenez, hasiera batean, “bakarkako lan berria urte hastapenean atera eta kontzertuekin hasteko nahia nuen baina kulturari begira Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan izan dugun egoera ikusirik (kontzerturik ez, kultura gelditua, dena itxia…), urte hasieran atera behar nuen lan laburra urte bukaeran aterako den lan luze bilakatu da”.

Diskoa kaleratu bitartean, bertan izango diren kantetako batzuk aurreratuko dituela iragarri du abeslariak.

 

You may also like

Sonetoz osatutako liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak
Posted on 2022-12-02 by KulturSharea
Pozaren erdia du izenburu lan berriak eta Susa argitaletxearen eskutik [...]
Bilboko San Frantzisko auzora itzuli da Jon Arretxeren Toure detektibea
Posted on 2022-11-27 by KulturSharea
Prostituzioaren lege berriak nola eragingo duen Bilboko San Frantzisko [...]
Iñigo Antsorregik depresioa lehen lerrora ekarri nahi izan du ‘Nire minaren etxean’ saiakerarekin
Posted on 2022-10-30 by KulturSharea
Egileak broma giroan kontatu nahi izan du bere prozesua, “liburuan ni [...]

Page 17 of 62

Zabaldu: