[BIDEOA] Amatasunetik ondu du Leire Bilbao idazleak ‘Etxeko urak’ poema liburu berria

Amatasunetik bai, baina ez amatasun idiliko batetik idatzita, ezta amatasunaren ukaziotik ere.

Leire Bilbaok (Ondarroa, 1978) Etxeko urak (Susa) izeneko liburua aurkeztu du gaur Donostian. Amatasunetik idatzi du Ondarroako idazleak eskuartean dugun helduentzako poema bilduma berria. Amatasunetik bai, baina ez amatasun idiliko batetik idatzita, ezta amatasunaren ukaziotik ere. Badira pozak eta minak, badago samurtasuna eta ama izatearen pisua, disidente izateko nahia eta ordena soziala mantentzearen arduraduna izatearen kontzientzia, dena alde batera botatzeko gogoa eta norbere ama ulertzeko saiakera.

Zabaldu: