Gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eta bertso-eskoletako kideek izango dute izena emateko aukera. Martxoaren 4tik 17ra bitarte egongo da lehen izen-emate hau; behin hori itxita, gainontzeko gaztetxoek martxoaren 20tik apirilaren 15era izango dute izena emateko aukera. Aurtengo udalekuetan ere lau txanda izango dira Zuhatzan, Larraulen, Uitzin eta Bidarrain
“Geroz eta gutxiago falta da Bertso Udalekuetarako, eta horren seinale da izen-ematea martxan jartzea”, adierazi du Bertsozale Elkarteak. Datorren astelehenean, martxoaren 4an, goizeko 10:00etan, irekiko dute gaztetxoen izen-emateko lehen txanda. “Txanda honetan, gutxienez gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dituzten gaztetxoek eta bertso-eskoletako kide direnek eman ahal izango dute izena; martxoaren 17ra arte. Behin hori itxita, izen-emateko bigarren txanda irekiko dugu, geratzen diren tokiekin”, zehaztu dute elkarteko kideek.
Urtero egiten duten bezala, aurtengo udalekuetan ere lau txanda izango dira, gaztetxoen adinaren arabera bananduta. Izena ematerakoan, txanda aukeratu beharko dute.
Hemen txandei buruzko informazioa:
Zuhatza (Araba) – 9-11 urtekoak
• Datak: Uztailak 24-28
• Adina: 9-11 urte
• Kuota: 245€
Larraul (Gipuzkoa) – 12-13 urtekoak
• Datak: Uztailak 8-14
• Adina: 12-13 urte
• Kuota: 280€
Uitzi (Nafarroa) – 14-15 urtekoak
• Datak: Uztailak 25-31
• Adina: 14-15 urte
• Kuota: 280€
Bidarrai (Nafarroa Beherea) – 16-18 urtekoak
• Datak: Uztailak 15-24
• Adina: 16-18 urte
• Kuota: 360€