(argazkia: DNA)

‘#Batera, kultur proiektuak elkarrekin’ deialdiko crowdfunding kanpainek beren helburuak lortu dituzte

Lortutako diruarekin sexu lo-kantez osatutako diskoa (Loa, loa laguna), biolontxeloa gaur eguneko musiketara egokitutako kantuz eta partituraz osatutako disko-liburua (Poliedro vol. 1) eta gazteei zuzenduta dagoen fikziozko seriea (Larrugorritan) garatuko dituzte.

Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko hiru crowdfunding kanpainak amaitu egin dira. Maider Lasak, Eñaut Zubizarretak eta Ane Nafarrete, Jone Arriola eta Uxue Botas gazteek osatutako taldeak, Itsulapikoa.eus plataformaren bidez, beren proiektuak gauzatu ahal izateko gutxieneko helburu ekonomikoak lortu dituztela jakitera eman du Oihaneder Euskararen Etxeak. Proiektu bakoitza gauzatzeko 4.000 eurotik gora izango dituzte eta ekainaren 22tik 24ra bitartean aurkeztuko dituzte Gasteizko Euskararen Etxean

Lasak, Zubizarretak eta Nafarrete, Arriola eta Botas gazteek osatutako taldeak lortutako diruarekin sexu lo-kantez osatutako diskoa (Loa, loa laguna), biolontxeloa gaur eguneko musiketara egokitutako kantuz eta partituraz osatutako disko-liburua (Poliedro vol. 1) eta gazteei zuzenduta dagoen fikziozko seriea (Larrugorritan) garatuko dituzte, hurrenez hurren.

Baliabide ekonomikoak lortuta, orain sormen lanaren txanda izango da, ia hiru hilabete izango dituzte beren lanak gauzatzeko: bakoitzak beren lan-katea osatu beharko du, eta ilustratzaile, aktore, bideo-sortzaile, musikari, eta abarrekin bat egin beharko dute elkarlanean beren proiektuak egikaritzeko.

Zabaldu: