Benito Lertxundiren ‘Kimu bat zuhaitzan’ aurrerapen kantua entzungai

Hamar kantuz osatutako Ospakizun gauean diskoa kaleratuko du Orioko musikariak urrian.

Uda osoa eman du Benito Lertxundik (Orio, 1942) estudioan, Ospakizun gauean izeneko lan berria prestatzen eta dagoeneko argitalpen data iragarri du: Urrian izango da. Bere betiko ohiturei jarraituta hala ere, kantu berriak datorren larunbatean Zarautzen eskainiko duen zuzenekoan entzun ahal izango ditugu.

Kimu bat zuhaitzan izeneko aurrerapen kantua entzungai dago jada sarean.

Zabaldu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude