Iheskide taldea (argazkia: Poli Karpo)

Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! estiloko taldeen elkargunea izango da asteburuan

Bihar emango diote hasiera jaialdiari ondorengo talde hauekin: Rotten XIII, Kaleko Urdangak, Streetwise, Azken Sustraiak, Dinamita, Unidad Alavesa, Pubic Enemy eta Barne Guda. Larunbatean, berriz, Brigade Loco, Iheskide, The Lio, Des-kontrol, Jonny Gerriwelt, Neallta Fola, Labana, Arene 6, No Limits eta Alerta Gorria taldeen txanda izango da.

Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! eszenako taldeen elkargunea izango da lehen aldiz. Izan ere, Ekinez jaialdiaren lehen edizioa hartuko du herriak bihar eta etzi, ekainak 10 eta 11, Agorrosin Futbol Zelaian.

Hala, bi egunetan zehar punk oi! eta punk rock musika estiloak izango dira nagusi, eta agertoki gainetik 18 musika talde pasatuko dira.

Lehen egunean ondorengo talde hauek igoko dira agertokira: Rotten XIII, Kaleko Urdangak, Streetwise, Azken Sustraiak, Dinamita, Unidad Alavesa, Pubic Enemy eta Barne Guda.

Larunbatean berriz, Brigade Loco, Iheskide, The Lio, Des-kontrol, Jonny Gerriwelt, Neallta Fola, Labana, Arene 6, No Limits eta Alerta Gorria taldeen txanda izango da.

Eguneko sarrerak 20 euroko salneurria izango du. Bi egunetarako Bonoak, berriz, 30 euro. Honako salmenta puntuetan izango dira eskuragai formatu fisikoan: Bilboko Gorde Tabernan, Iruñeko Aitzina Tabernan, Gasteizko Old Tower Stuffen, Bergarako Arrano Tabernan, Tafallako Pasadizo Tabernan eta Algortako La Plaza Tabernan.

Horretaz gain, Entradium plataforman ere eskuratu ahal izango dira sarrerak online.

Zabaldu: