Bilboko museoak gai horiei buruzko ikastaroak eskaintzen ditu ikasturtean zehar. Orain, baina, aurrez aurre egin ezin direnez eta berrogeialdirako entretenimendu zerbitzu gisa, online ikasgela sortzea erabaki dute.
Berreginen Museoko Marrazketa eta Pintura eskolak artearen esparruan erreferente dira aspalditik. Bilboko museoak aurrez aurreko ikasturte osoko prestakuntza eskaintzen du, eta, horretarako, izena eman behar izaten da.
Orain berriz, jarduera hau museoaren instalazioetan egin ezin denez, eta konfinamendurako entretenimendu zerbitzu gisa, Berreginen Museoak Marrazketa eta Pinturako doako ikastaro bat eskaintzea erabaki du, interesa duen orori irekia; parte hartzeko, ez dago izena eman beharrik.
Eskolak astean behin argitaratuko dira web plataforma batean. Horietan, Beatriz Aparicio irakaslearen hainbat azalpen egongo dira ikusgai.
Lehen eskola gaur izango da, eta, hasteko, koloreari buruzko azalpen bat egongo da. Parte teorikoaren ondoren, Apariciok ikasleei praktika bat proposatuko die, eta ikasleek etxean egin eta Berreginen Museora bidali beharko dituzte beren lanak.
Museoak apirilerako programatu ditu saio hauek; hala, hainbat teknika eta kontzeptu ikasi ahal izango dituzte ikasleek, lau eskola teoriko horiek eta proposatutako praktikak baliatuta.
Online Marrazketa eta Pintura eskoletara sartzeko, nahikoa da ondorengo estekan klik egitearekin: Eusk. https://spark.adobe.com/page/8ZZoRgnGJYHYt/
Ikasleek Itziar Martijari bidali beharko dizkiote sortutako lanak, helbide honetara: Itziar.martija@bbmuseoak.eus
Ekimenaren xedea ikasketaren bidez, jendea entretenitzea da.