Iruñeko Gazteentzako XXX. Literatur Lehiaketa martxan

14 eta 18 urte bitarteko gazteek narrazio laburreko eta poesiako jatorrizko testuak entregatzeko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik. Lanak aurkezteko prozedura erabat digitala izango da oraindik aurrera.

Gazteentzako XXX. Literatur Lehiaketak ere bere aletxoa jarri nahi du berrogeialdiari aurre egiteko. Horretarako, lehiaketarako oinarriak aldatu ditu Iruñeko Udalak, eta gaurtik aitzina entrega-prozedura berri bat gaitu da, erabat digitala, berrogeialdi honetan etorkizuneko idazleak sormena askatzen laguntzeko asmoz. Hala, narrazio labur eta poesia jatorrizko lanak entregatzeko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik eta ez da lanak fisikoki entregatu behar izango; horren ordez certamenliterario@casajuventud.com helbide elektronikora bidali beharko dira, mezu elektroniko arrunt batean, “Gaia” atalean hauxe idatzita: “Iruñeko Udalaren

Lehiaketan gaur egun Iruñean bizi eta ikasten duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Adinaren arabera gainera, bi kategoria daude: aurrenekoan 14tik 16 urte bitarteko gazteak, eta bigarrenean, 17tik 18 urtera bitartekoak sartuko dira.

Parte-hartzaile  bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du modalitate bakoitzean; idazlanek gai librea izan behar dute, eta gaztelaniaz edo euskaraz idatziak izan. Halaber, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Ezin izanen da lan bera bi hizkuntzetan aurkeztu. Poesia modalitatean, lanen luzerak 14 bertsokoa izan beharko du gutxienez, eta 40koa gehienez ere. Narrazio laburrak, berriz, gutxienez bi orrialdekoak eta gehienez bostekoak izan beharko dira, alde bakar batez idatziak eta lerro artean tarte bikoitza utzirik.

Lehiaketan parte hartzeak eta saria eskuratuz gero, sarrera libreko argitalpenak egiteko eskubideen lagapena onartzea dakar, Creative Commons lizentziapean. Lizentzia horrek lana erabiltzeko aukera emango du, betiere egiletza aitortuz, merkaturatzen ez bada eta lan horretatik bestelako lanik eratortzen ez bada.

Oinarriak www.letragaztea.com helbidean kontsulta daitezke, eta hor daude ikusgai, baita ere, aurreko edizioko lan irabazle guztiak. Izan ere, edizio honetatik aurrera ez dira paperean argitaratuko saritutako kontakizun eta poemak; aldiz, biltegi moduko batean jarriko dira, eta horrela etengabe hedatuko dira, ia mugarik gabeko publikoa izanen dutelarik. Saritutako lanak maketatu eta edonoren eskura egongo dira, PDF formatuan, eta deskargatzen ahalko dira, hedapen librea izan dezaten.

Sariei dagokienez, aurrenekoak 300 eurokoak izanen dira, bigarrenak 200 eurokoak eta hirugarrenak 150 eurokoak. Halaber, epaimahaikideek modalitate eta hizkuntza bakoitzeko bina accesit ematea proposatzen ahalko dute, bakoitza 100 eurokoa.

Zabaldu: