Maria Andresek 'Fràgil' lana taularatuko du (argazkia: Baratza

Bertako Fest jaialdia Gasteizko Baratza aretora itzuliko da asteburu honetan

Umoretik, dantzatik eta clownetik, gaurkotasuneko gaiak jorratuko dituzte martxoaren 11n eta 12an taularatuko diren obretan.

Bertako talentua Gasteizko Baratza Aretora itzuliko da Bertako Fest jaialdiaren edizio berri batekin. Aurtengoan, martxoaren 11 eta 12rako antolatu dituzte jarduera guztiak.

Hala larunbatean abiatuko da jaialdia emanaldi bikoitzarekin: goizean 10:00etatik 13:00etara bitartean Kalakalab eta Kolektivo Monstrenkoren Corriente continua antzezlan ibiltaria estreinatuko da. Zapardiel ibaiaren antzinako ibilgutik egingo dute. Txubio Fernandez de Jauregui eta Ricardo del Conderen eskutik kartografia berri bat, beste leku eta garai batetik eraikitzeko gonbidapena. Arratsaldean, 20:00etan, Input konpainiak El arte de no ser lana taularatuko du. Mendekotasunaren bizipenari buruzko gorputz-bidaia egingo dute, eta ondoren publikoarekin solasaldia izango da.

Amaitzeko, igandean, martxoan 12, arratsaldeko 19:00etan, Maria Andres konpainiak Frágil lana aurkeztuko du. Giza hauskortasunari buruzko pieza bat dela diote antolatzaileek. “Erori eta jaiki. Erori eta jaiki. Erori eta jaiki. Eta horren guztiaren erdian, amets egiten jarraitzea, jolasten jarraitzea eta, batez ere, geure buruaz barre egiten jarraitzea”.

Gaurkotasuneko gaiak, umoretik, dantzatik eta clownetik landuak. Jaialdia Baratza aretoak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila, Gasteizko Udala eta Vital Fundazioaren laguntzarekin. Sarrerak eta ikuskizunei buruzko informazioa salabaratza.com webgunean dago eskuragarri.

Zabaldu: