(argazkia: Bertsozale Elkartea)

Bertso-eskola feministetan izena emateko epea zabalik

Urriaren 4ra arte egongo da matrikulatzeko aukera zabalik. 2020-2021 ikasturtean ere eskainiko dira Ahalduntze Bertso Eskola eta Gizonentzako Bertso Eskola Feminista; urrian hasiko dira biak.

Bertsozale Elkarteak bertso-eskola feministetan izena emateko epea ireki du. Hala, Ahalduntze Bertso Eskolan edota Gizonentzako Bertso Eskola Feministan parte hartu nahi duenak urriaren 4ra arte izango du aukera. Urriaren 5ean berriz, taldearen osaketa jakinaraziko da.

Bertsozale Elkarteak azaldu duenez, egungo egoerara egokitzeko, lagun kopurua 27ra mugatuko da Ahalduntze Bertso Eskolan, beraz, aurtengoa bertsolariei soilik eskainitako eskola izango da. Hala ere, iaz gai-jartzaileekin egindako lanketarekin jarraitzeko, bereziki beraiei zuzendutako eskaintzaren berri ere laster emango dute. Gizonentzako Bertso Eskola Feministari dagokionez, 20 lagunentzako tokia izango da, gai-jartzaile zein bertsolari izan.

Hilean behin egingo da eskola bat nahiz bestea; larunbat goizetan izango dira saioak, Amasa-Villabonako Subijana etxean. Ikasturte osoko konpromisoa eskatuko da, bai etortzeko eta baita parte hartzeko ere. “Konpromisoa, esperimentazioa eta aniztasuna dira, hain zuzen, eskola hauen oinarri”, nabarmendu du Elkarteak.

Hementxe topatuko dituzue eskolen egun zehatzak, Ahalduntze Bertso Eskolari eta Gizonentzako Bertso Eskola Feministari dagokienez.

Izen-emateak

Zabaldu: