(argazkia: Bertsozale Elkartea)

Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea otsailaren 16ra arte egongo da zabalik

Bertso Udalekuetan begirale, zuzendari edo sukaldari lanak egitera joan nahi duten guztiek izena emateko aukera izango dute otsailaren 16ra arte. Begirale praktikak egin nahi dituztenentzat ere zabalik dago deialdia. Hezitzaileen izen-ematea amaitu ostean, udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoen txanda izango da: martxoaren 3an irekiko da izena emateko epea.

Otsailaren 6an zabaldu da izena emateko aukera eta otsailaren 16ra arte egongo da zabalik. Izen-ematea webgune honen bidez egin daiteke, formularioa beteta. Apirilean jakinaraziko zaie izena eman dutenei nortzuk hartuko duten parte lantaldean.

Hautatutakoek hezitzaileen prestaketa asteburuan hartu beharko dute parte, maiatzaren 9tik 10era, Astigarragako Santiagomendi aterpean. “Parte hartzea ezinbestekoa da Bertso Udalekuen antolaketa ona ziurtatzeko”, nabarmendu dute.

Bidarrain, Sarrian, Uitzin eta Zuhatzan izango dira aurtengo egonaldiak; guztiak, uztailean eta txanda batean baino gehiagotan parte hartu ahal izango dute interesa dutenek.

Hezitzaileen izen-ematea amaitu ostean, udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoen txanda izango da: martxoaren 3an irekiko da izena emateko epea. Hemen da Txandei buruzko informazioa eta Bertso Udalekuetako eskuorria.

Zabaldu:

Utzi erantzuna