Zazpi film laburren proiekzioa eskainiko dute #DKEtxean egitarauaren barruan. Solasaldia ere egongo da sortzaileekin.
Hemen ikus-entzunezko emakumeen elkarteak eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak zazpi film laburren proiekzioa eskainiko du sarean, #DKEtxean egitarauaren barruan. Ondoren, solasaldia ere egongo dela iragarri dute. Bertan, film laburrak zuzendu edo ekoiztu dituzten emakumeek parte hartuko dute.
Film laburrek giza eskubideak dituzte ardatz. Filmak gaurtik, apirilak 27, maiatzaren 3ra arte egongo dira ikusgai. Solasaldia, aldiz, apirilaren 30ean egingo da, arratsaldeko 18:30ean, Hemen elkartearen Facebook kontuan (@HemenHere). Saioa zuzenean izango da eta aurkeztutako film laburren sortzaile Amaia San Sebastianek, Maria Aizpuruk, Emily Lobsenzek, Ainhoa Urgoitiak, Nagore Ezeizak eta Esti Urresolak hartuko dute parte. Moderatzaile lanak Hemen elkarteko Tessa Andonegi aktoreak egingo ditu.
Bestetik, Filmin online plataforman aurreko zinemaldietako pelikulak ere jarri dituzte ikusgai, besteak beste.
Proiektatuko diren film laburrak
El tigre (2019). Zuzendaria: Amaia San Sebastian. Euskal Herria. 1 min
No estamos solas (2016). Zuzendaria: Maria Aizpuru. Euskal Herria. 15 min
The Clock (2019). Zuzendaria: Emily Lobsenz. AEB. 11 min
Cosiendo futuros (2019). Zuzendaria: Enrique Rey / Gidoia eta ekoizpena: Ainhoa Urgoitia. Euskal Herria. 20 min
Naqam Diamond (2019). Zuzendaria: Amaia San Sebastian. Euskal Herria. 6 min
Klimatika (2019). Zuzendaria: Nagore Ezeiza. Euskal Herria. 26 min
Nor-Nori-Nork (2019). Zuzendaria: Esti Urresola. Euskal Herria. 18 min
Informazio guztia hemen.