June Agirre ostiralean igoko da oholtzara

Bihar emango diote hasiera Guitaralde jaialdiari Hendaian

Egitarauak izen handia dakar lehen egunerako, Gaztelu aretoko oholtzara: Matteo Mancuso gitarra jotzaile italiarra. Mike Stern Band ere izango da ostegunean jaialdian, iaz etortzekoa bazen ere, aurten igoko da Guitaraldeko Oholtzara. June Agirre, berriz, ostiralean izango da eta dagoeneko sarrera guztiak agortu dira.

Gitarra doinuz bustiko da Hendaia datozen egunetan, Guitaralde jaialdiaren hamaikagarren edizioarekin. Musika tresna eklektikoa da gitarra eta horrek edozein estilotako talde eta bakarlari jaialdi honetara gonbidatzea ahalbidetzen du. Hendaiako Herriko Kultura zerbitzuak, Besta Batzordeak eta Guitaralde elkarteak antolatzen dute ekimena urtero. Hiru egunez luzatuko da jaialdia eta kontzertuak hainbat agertokitan izango dira.

. Iaz kale egin bazuen ere, “gitarrista handia Guitaralden izango da azkenean ostiralean, uztailak 8, Gaztelu Zahar pilota plazan”.

Aurretik, ostegunean, Matteo Mancusok Gaztelu aretoko oholtzara igoko da, eta, haren aurretik, Chacon, Gamez, Juanco hirukoteak, Musikeneren eskutik.

Musikako goi ikastegiak ekarriko du Hendaiara, halaber, June Agirre ostiralean Abadia gazteluko kaperara, sarrera guztiak salduta daude jada.

Larunbatean, Gari, Patrick Rondat eta Virna Nova arituko dira Gaztelu Zahar frontoian eta sarrera librea izango duten beste hainbat kontzertu ere izango dira asteburu osoan zehar.

Gainera, Guitaralde kanpora begira ere jarri da, eta, uztailaren 12an, Burgira iritsiko da, Burgitaralde jaialdiaren bidez. Jean Marie Ecay eta Mixel Ducau arituko dira, eta Errobi taldearen kantuak izango dira protagonista.

Egitaraua, hemen.

Zabaldu: