Edizio honetan Anjel Lertxundi, Adan Kovascics, Abaham Boba, Miren Narbaiza, Iban Zaldua, Uxue Apaolaza, Leire Bilbao, Sara Torres, Jon Gerediaga, Iñigo Martinez, Elvira Navarro, Eider Rodriguez eta Katixa Agirre idazleek hartuko dute parte, besteak beste.
Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berria martxoaren 28tik apirilaren 1era bitartean egingo da Alondegian. Idatzi / Editatu / Irakurri lelopean, aurtengoak egungo gizartearen ezaugarri diren aldiberekotasun eta ugaritasunaren premisa hartuko du abiapuntu gisa, eta idazketa, edizioa eta irakurketari begirauko die baterako sormen-lan modura ulertutako prozesu beraren zati gisa, non praktika horietako bat ere ezin den besteetatik bereizi.
Hala, literatura sortzeko, banatzeko, komunikatzeko eta kontsumitzeko modu berriak islatuko ditu jaialdiak, literatura-prozesua ondo ezagutzen duten egileen bitartez. Esate baterako, literatura garaikideko erreferenteak, hala nola Manuel Rivas, Gonçalo M. Tavares, Juan Pablo Villalobos edo Elvira Navarro; egungo narratibako ahots berriak, hala nola Pol Guasch, Munir Hachemi, Leire Bilbao edo Sara Torres; euskal literaturaren panorama berria irudikatzen duten Katixa Agirre eta Eider Rodriguez bezalako egileak; eta idazketa antropologiatik, filosofiatik, psikologiatik edo interpretaziotik jorratzen duten sortzaile heterogeneoak, hala nola Iñigo Martinez Peña, Jon Gerediaga edo Bob Pop.
Batzuetan elkarrizketak izango dira; beste batzuetan, berriz, idazketari eta irakurketari musika eta mugimenduko irudia gehituko zaizkie, literatura esperientzia berriak proposatuz, hala nola Iban Zaldua idazlearen eta Miren Narbaiza abeslariaren arteko topaketa musikatua; edo Abraham Bobaren ikus-entzunezko ikuskizuna, jaialdiari hasiera emateko.
Horrez gain, Akondegian hainbat formatutako 30 jarduera baino gehiago egingo dira, egun osoan zehar. Idazleekin izandako elkarrizketez gain, eztabaidak, lantegi artistikoak, eskolako publikoarekin egindako topaketak edota liburuen eta narratibarekin orohar zerikusia duten egitasmoen aurkezpenak egingo dira.
BBK Gutun Zuria Sariak
Jaialdia hasi baino lehenago, martxoaren 17an BBK Gutun Zuria Bilbao Sariak emango zaizkie Euskal Herriko eta nazioarteko bi erreferenteri, Anjel Lertxundiri eta Cristina Riverari.
Sarrerak salgai daude jada: gutunzuria.azkunazentroa.eus Az Info-n: martxoaren 7tik 27ra eta LiburudendAZ-n: martxoaren 28tik apirilaren 1era.