Bizkaidatz Literatura Sarian parte hartzeko deialdia zabalik

Kontakizunek gutxienez 12 eta gehienez 15 orrialdeko luzera izan beharko dute eta uztailaren 7tik irailaren 17ra bitartean aurkeztu beharko dira, eskuz zein posta elektroniko bidez.

Bizkaitarren literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzeko asmoz jaio zen Bizkaidatz Literatura Sarian duela hamabi urte. Hala, lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek bi idazlek proposaturiko bi istorioren hasierei jarraikortasuna eman beharko diote eta aukeratu diren hastapen horietara eta bertako pertsonaia eta egoeretara egokitu beharko dira.

Aurtengo edizioan, Idoia Barrondok Ikigai izeneko euskarazko istorioaren hasiera proposatu du, eta Juan Infante Escuderok, El misterio del testamento ológrafo izeneko istorioaren hasiera.

Parte-hartzaile bakoitza, kasu honetan 16 urtetik gorakoa, euskarazko zein gaztelaniazko kontakizunetara aurkeztu ahal izango da.

Kontakizunek, gutxienez 12 eta gehienez 15 orrialdeko luzera izan beharko dute eta uztailaren 7tik irailaren 17ra bitartean aurkeztu beharko dira, eskuz zein posta elektroniko bidez, Laguntza erregistrorako eta herritarren arretarako bulegoan (Diputazio kalea 7, 48008 Bilbo). Era berean, eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bitartez ere aurkeztu ahalko dira (www.ebizkaia.eus/es/inicio).

Bizkaidatz Bizkaiko Foru Aldundiak lehenengo aldiz 2008an antolatu zuen ekimen bat da. Hamabi urte hauetan zehar 522 kontakizun aurkeztu dira eta hogeita lau idazlek aurkeztu dituzte beren proposamenak.

Zabaldu: