Markeliñe antzerki taldearen 'Psike' ikuskizuna

Jaien ordez, online bidezko egitaraua prestatu dute Zornotzan

Markeliñe antzerki taldeak Psike ikuskizuna online estreinatuko du uztailaren 15ean

Euskal Herriko hainbat herritako jaiak bertan behera gelditu dira aurten, COVID-19aren ondorioz, tartean Zornotzakoak. Bertako Udalak zuhurtziari lehentasuna eman nahi izan dio, eta kutsatzeak ekar ditzakeen fokuak sortzeko arrisku oro ekidin nahi izan du. Horregatik, alternatibak bilatzen hasita, online bidezko programa bat prestatu du jaiei eta herritar guztiei omenaldi bat egiteko xedearekin. “Herriarentzat eta herritarrekin egindako programa bat izango da”, adierazi dute.

Urte berezi samar honetarako gainera, Zor Hontza pertsonaia berria ere aurkeztuko dute eta berarekin batera, herriko jaietako kanta berria. Abestiari Mikel Urdangarin, Onintze, Mikel Inunziaga, Eider Etxeandia eta Soraia Agirregoikoak jarri diote ahotsa, eta online bidezko kontzertu bat eskainiko dute abestia ezagutarazteko, hilaren 16an.

Egitarauan nabarmentzekoa da ere Markeliñe antzerki taldearen Psike izeneko ikuskizunaren online bidezko estreinaldia. Uztailaren 15ean izango da emanaldia. Ohikoa da Markeliñek bere lanak Zornotzan aurkeztea, eta aurten ere hala egingo du birtualki izango bada ere. Antzezlana online ikusteko 48 ordu bakarrik egongo dira.

Guzti honetaz gain, 40ko hamarkadatik honako jaietako argazkiekin erakusketa bat antolatu dute. Bertan, antzinako banda, kuadrilla, programa zahar eta lehiaketen argazkiak egongo dira ikusgai.  Erakusketa hau Zelaieta parkean ikusi ahal izango da.

Egitarau osoa ikusteko hemen.

Zabaldu: