(argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia)

Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatura sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Lola Lopez de Lacallek eta Aiala Garabieta idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Lehiaketan izena emateko epea otsailaren 10era arte egongo da zabalik.

Bizkaidatz Txikia lehiaketarekin irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatu nahi da haur eta gazteengan, “ezagutzak eskuratzeko eta garapen sozialerako ezinbestekoak direlako”, adierazi du Begoña de Ibarra Aldundiko kultura zuzendari nagusiak. Gainera, Bizkaidatz txikia Bizkaian dagoen talentu literarioa ezagutzeko aukera paregabea dela dio.

Lola Lopez de Lacallek eta Aiala Garabietak emango diete hasiera edizio honetako kontakizunei. Horrela, Lopez de Lacallek gaztelaniaz hasiko du istorioa, Caramelo eleberriarekin, eta Aiala Garabietak euskarazko istorioaren hasiera proposatuko du, Nomada izeneko kontakizunaren bidez. Elisabeth Perez Fernandezek ilustratu ditu Caramelo-ren testuak, eta Iñaki Landak sortu du Nomada-ren azaleko irudia.

Parte hartzen duten haurrek edo gazteek istorioari, pertsonaiei eta hasierako lanari egokituta amaitu beharko dute kontakizuna, eta euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango dute. Epaimahaiak hala ebazten badu, modalitate bietan irabazteko aukera ere izango dute. Horrela, Bizkaiko edozein udalerritan kokatutako ikastetxe batean ikasketak egiten ari diren 16 urte arteko ume eta gazteek parte hartu ahal izango dute lehiaketan: haurren kategorian, I. taldean, 3. eta 4. mailako ikasleak aurkeztu ahal izango dira, II. taldean, berriz, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak; gazteen kategorian, III. taldean, 1. eta 2. mailakoak, eta IV. taldean, Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak.

Kontakizunak aurkezteko azken eguna 2022ko otsailaren 10aizango da, 13:30ean. Lehiaketaren oinarriak, hemen.

Zabaldu: