(argazkia: BFA)

BizkaIdatz Txikiaren 10. edizioko literatura sariak banatu dira

Kontakizunak garatzeko eta amaitzeko erronka hartu duten haur eta gazteek euskaraz Idoia Carramiñanaren Zer erremedio! eta gaztelaniaz Monica Garciaren Una nueva familia lanak jarraitu behar izan dituzte.

BizkaIdatz Txikiaren hamargarren edizio honetan, haur eta gazteek kontakizun bat idatzi behar izan dute, bi istorioren hasierarekin jarraituz. Idoia Carramiñanak istorioaren hasiera euskaraz proposatu du, Zer erremedio! izeneko kontakizunaren bidez eta Monica Garciak hasiera eman die gaztelaniazko kontakizunei, Una nueva familia eleberriarekin. Familia berri bat eta Zer erremedio! kontakizunen azaleko irudiaren sortzaileak JESSE eta Iker Orueta izan dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak literatur sorkuntza eta irakurketa sustatzen ditu BizkaIdatz Txikia literatur lehiaketarekin. Santurtziko San José – HH Carmelitas Ikastetxea, Muskizko San Juan Ikastetxea, Bilboko IES San Adrian BHI, La Salle Bilbao, Ispasterko Ikastetxe Publikoa, Portugaleteko CEIP Maestro Zubeldia HLHI, Bilboko IES San Inazio BHI eta Bilboko Begoñazpi Ikastola ikastetxeetako ikasleak izan dira sarituak.

Idoia Carramiñanak, Mirandak, Idoia Barrondo Etxebestek eta Juan Ramon Madariaga Abaituak osatutako epaimahaiak honako lan hauek saritu ditu, ‘Zer erremedio!’ kontakizunaren jarraipena direnak.

Umeen kategoriako euskarazko saria, I. taldean, Ñire Telleria Santosentzat izan da. II. taldean, aldiz, Jone Erdozain Lopezentzat. Gazteen kategoriari dagokionez, III. Taldean, Markel Gomez Alvarezek eraman du eta IV. taldean, Naiara Macho Gazquezek.

Era berean, gaztelaniazko kontakizunaren modalitatean, Monica Garcia Saiz, Andoni Abenojar Martinez de Eulate eta Borja Alonso Vaamonde epaimahaikideek honako obra hauek saritu dituzte, Monica Garciaren ‘Una nueva familia kontakizunaren jarraipen gisa:

Umeen kategoriako gaztelaniazko saria, I. taldean, Beñat Martinez De La Torrek irabazi du. II. taldean, berriz, Enara Alonso-Carriazo Sanchezek. Gazteen kategoriari dagokionez, III. Taldean, Daniel Alonso Alonsok eta IV. taldean, Izaro Izaola Aragonek.

2023ko urriaren 27an ireki zen parte hartzeko epea, eta 2024ko otsailaren 9ra arte egon zen zabalik. Parte hartu duten haur eta gazteek lau eta bost orrialde arteko luzapen aldakorreko proposamenak egin behar izan dituzte denbora horretan.

Zabaldu: