(argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia)

BizkaIdatz Txikiaren 8. edizioko literatura sariak banatu dira

Kontakizunak garatzeko eta amaitzeko erronka hartu duten haur eta gazteek euskaraz Idoia Barrondo Etxebesteren Abrakadabra eta gaztelaniaz Andoni Abenojar Martinez de Eulateren El parque Mowg lanak jarraitu behar izan dituzte.

Aurtengo BizkaIdatz Txikia VIII Haur eta Gazte Literatura Sariak Andoni Abenojar Martinez de Eulate, David Tijero Osorio eta Begoña Elorrieta Puentek osatutako epaimahaia izan du gaztelaniazko kontakizunen arloan. Euskarazko lanen epaimahaia Idoia Barrondo Etxebestek, Marta Goikoetxea Nagorek eta Juan Ramon Madariaga Abaituak osatu dute. Hauek izan dira aurtengo sarituak:

Haurren kategoriako euskarazko saria, “A” taldean, Ondarroako Zaldupe Eskola Publikoko Jone Urangak irabazi du, Erronkazaleak lanarekin. Gazteen kategoriari dagokionez, Lekeitioko Iturriotz Ikastetxeko Nadir Barainkak ‘A’ taldeko saria jaso du, eta Bilboko Begoñazpi Ikastolako Irene Gomezek, berriz, ‘B’ taldekoa. Bi istorioek jatorrizko kontakizunaren, Abrakadabra izenburua jaso dute.

Gaztelaniazko kontakizunei dagokienez, “B” taldeko umeen kategoriako saria Santurtziko Santa Eulalia Ikastetxea-Patronatuko Gontzal Diazek irabazi du. Gazteen kategorian, “A” taldeari dagokion saria Bilboko Berrio-Otxoa Ikastetxeko Sandra Rodriguezentzat izan da, eta kategoria horretako saria, baina “B” taldean, Igorreko Arratia Institutuko Joanes Aratz Zabalarentzat izan da. Gaztelaniazko lan guztiek jatorrizko titulua mantendu dute, El parque Mowg.

Zabaldu: