(argazkia: Bertsozale Elkartea)

Bizkaiko bertsolari gazteei zuzendutako bertso zirkuitua jarriko dute martxan

Urtarrilaren 29an hasiko da aurtengo Plazara! zirkuitua. Lehenengo saioa Gernika-Lumon izango da urtarrilaren 29an, 18:30ean, Arrano tabernan. Saioan Unai Mendiburu, Janire Arrizabalaga, Maddi Askaiturrieta eta Beñat Bilbao bertsolariek hartuko dute parte. 

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Plazara! Bizkaiko bertsolari gazteei zuzendutako bertso zirkuitua jarriko du martxan aurten ere. Azaldu dutenez, proiektuak bi helburu ditu: “batetik, gazteen plazaratzean eragitea, eta bestetik, gazteen saretzea eta talde izaera indartzea”.

1996-2003 urte artean jaiotako 27 gaztek eman dute izena eta sei saiotan banatu dira bertsolariak. Parte hartzaileak kantuan aritzeaz gain, antolatzaile lanetan ere arituko dira.

Elkarteak zehaztu duenez, “aurtengo bertso zirkuitua Bizkaiko sei eskualdetik pasatuko da eta hilabetean saio bat egongo da. Hilabete bakoitzean eskualde baten ardura izango da, beraz, saioa etxean hartu eta antolatzea”.

Lehenengo saioa Gernika-Lumon izango da urtarrilaren 29an, 18:30ean, Arrano tabernan. Busturialdeko parte hartzaileena izango da saio hau antolatzeko ardura. Saioan Unai Mendiburu, Janire Arrizabalaga, Maddi Askaiturrieta eta Beñat Bilbao bertsolariek hartuko dute parte.

Eskolatik Plazara ekimena

Proiektua iaz abiatu zen, 2020ko ekainean izan behar zuen Eskolarteko azken hitzorduak, Euskal Herrikoak, berriz, azaroan, baina elkartearen arabera, “saiakera bat zein bestea ezin izan ziren gauzatu, osasun egoeraren bilakaera tarteko. Lurraldeetan saioak egiteko aukera izan zen, eta horietako bakoitzean erabaki ziren Euskal Herrikoan parte hartuko zuten gazteak zeintzuk izango ziren”.

Euskal Herriko Eskolartekoan ezin arituta, plaza eskaini nahi izan zitzaien: horretarako Eskolatik Plazara antolatzea erabaki zuen elkarteak.

Zabaldu: