Blues hotsak zikloa azaroaren 21etik 29ra Soraluzen

Dama Beltzak eta Travellin´ Brothers euskal taldeak, besteak beste, izango dira aurtengo jaialdian. Oraingoan, “blues onena emakumearen tratu txarren kontrako borrokarekin bat eginez programazio sendoa” osatu du antolakuntzak.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak iaz abiatu zuten bideari jarraituz, aurten ere Bluez Hotsak izeneko jaialdia antolatu du azaroaren 21etik 29ra bitartean, Soraluzen. “Ez dira musikarako garai onenak, baina aurrera egin beharra dago kultura zabaltzen eta sortzaileak babesten. Bide horretatik, iaz hasitako zikloaren bigarren edizioari ekingo diogu aurten. Segurtasun neurriak zainduz eta entzulegoaren edukiera mugatuta”.

Oraingoan gainera, “Euskal Herriko eta kanpoko blues onena emakumearen tratu txarren kontrako borrokarekin bat eginez programazio sendoa” osatu dutela adierazi dute antolatzaileek, Soraluzeko Udaleko Kultura eta Parekidetasun batzordearekin lankidetzan.

Egitaraua

Azaroak 21, larunbata: 18:00etan, Gisele Jackson & The Shu Shu´s (AEBtik).

Azaroak 22, igandea: 13:00etan, Musika Eskolako Konboak 2. (Herriko harrobia); 18:00etan, Dama Beltzak taldearen kontzertua: Estitxu Pinatxo Vs Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin.

Azaroak 28, larunbata: 18:00etan, Travellin´ Brothers, Euskal Herriko blues taldearen kontzertua.

Azaroak 29, igandea: 12:30ean, Amparo Sanchez (Amparanoia), mahai ingurua eta La Niña y el Lobo liburuaren aurkezpena; 18:00etan, Amparo Sanchezen kontzertua.

Emanaldi guztietarako sarrerak salgai daude jada.

Zabaldu: