Tabakalera zentroak jasoko du hamaseigarren edizioa. Bertan lan koreografikoak ikusteko aukera egongo da zenbait formatutan.
Dantzan bilaka programaren hamaseigarren edizio honetan zazpi parte-hartzaile hautatu dituzte eta urtean zehar garatu dituzten prozesu artistikoak erakutsiko dituzte asteburuan, hilak 7, 8 eta 9, Donostiako Tabakalera zentroan: Leire Amonarriz (Hizki-dantza), Iratxe Bilbao (Mientras mea guante el aire), Amaia Cabero-Saizar (Lurra jo hondarra ukitu), Victor Fernandez (Investigación sobre flamenco y contrabajo), Atic Heredia ( Nire zakilaren hauskortasuna), Qabalum kolektiboa (Bitan banandu behar gaituen neurria) eta Tora ( Ez du horrela hautsiko. Fede berri bat eraikitzeko kontakizunak).
Gainera, jarduera paralelo gisa, lantegi ireki bat eskainiko da. Izan ere, hiru egunez, gorputzaren eta atsedenaren inguruko praktika bat garatuko du Jaime Conde-Salazar s.u.s.-ek, egunero bi orduz. Jarduera honetarako aldez aurretik izena eman beharko da.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “Dantza Bilakaren jarduerak urtean zehar zabaltzen dira eta azken jardunaldi hauetan amaitzen dira”. Horretarako, Tabakalera, Azala Kreazio Espazioa, Gipuzkoako Dantzagunea eta Lekuona Fabrikaren laguntza izan dute.
Edizio honetako batzorde artistikoa honako hauek osatu dute: Ibon Salvador koreografoak eta Maia Villot artistak ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen bulego-taldeakin batera.
Informazio gehiagrako, hemen.