DFeria arte eszenikoen Donostiako azoka martxoaren 13tik 16ra egingo da

28 konpainien 28 ikuskizun eta 44 emanaldi izango dira Donostiako hainbat agertokitan.

DFeria “ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan”, adierazi dute antolatzaileek. Bereziki, profesionalei zuzendutako jaialdia da: aurkezpenak, neurrira eginiko topaketak, bilerak, bideratzaileak eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko profesionalei zuzenduak. “2023ko edizioa berezia izango da jaialdiarentzat, une honetako uzta eszenikorik hautenaz gozatzeko aukera eskainiko digu. Eta, era berean, Euskal Herriko Arte Eszenikoen erakusleihoa bilakatuko da”, nabarmendu dute.

Jaialdiaren XXIX. edizioa martxoaren 13tik 16ra bitartean izango da, nahiz eta aurreko larunbat eta igandean programatutako zenbait ikuskizun bere baitan hartu. Aurtengo gaia fake izango da, “Teknologia berrien erabilera masiboagatik eta espiritu kritiko gero eta apalagoa duen gizarte batean gizabanakoak manipulatzeko ahalmen gero eta handiagoagatik, informazioa esponentzialki zabaltzea zeinen erraza den ikusirik, bistan da puru-purian dagoen gaia dela aurtengoa”, azaldu du antolakuntzak.

28 konpainien 28 ikuskizun eta 44 emanaldi izango dira Donostiako hainbat agertokitan. Kopuruei dagokienez, ikuskizunen %68,5a estreinaldiak izango dira modu batean edo bestean: bat mundu mailan, hiru Europa mailan eta hamalau Euskal Herrian. Diziplinei dagokienez, %46,5a dantza izango da, beste %39a antzerkia eta gainontzeko %11 diziplina anitzak eta zirku ikuskizun bat.

Sarrerak eta abonuak salgai daude jada Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.sarrerak.eus webgunean.

Egitaraua osorik ikusteko, hemen

Zabaldu: