(argazkia: Eusko Ikaskuntza)

Mixel Etxekoparek eta Marina Beheretchek jaso dute Eusko Ikaskuntzaren eta Donibane Lohizuneko Musika Sariak

Etxekoparrek Ohorezko saria eskuratu du eta Beheretchek Gaztea saria.

Eusko Ikaskuntzak, Donibane Lohizuneko Hiriarekin partaidetzan, Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizuneko Musika Sariak banatu ditu. Ohorezko saria Mixel Etxekoparrentzat izan da eta Gazte Saria, berriz, Marina Beheretchek eskuratu du.

Ohorezko sariak bere ibilbidean zehar musika eta kultura ezagutzen eta defendatzen lagundu duen pertsonalitate edo pertsona talde baten ibilbide eredugarria saritzea du helburu. Gazte sariak, berriz, pertsona edo talde gazte baten ibilbidea baloratzea du xede, eta musikaren inguruan egiten dituzten edo duen lanekin jarraitzeko aukera ematea.

Michel Etxekopar 1963an jaio zen Gotaine-Irabarneko Agerregarai etxaldean. Familiako bost haurretatik gazteena da. Eskola publikoan, Mauleko espartin lantegietan lan egitera joan zenean etorkin portugesen haurrak ezagutu zituen. Nortasun desberdintasunen esperientzia horrek barneko izaera aldatu zion.

Aldi berean, gazte-gazterik, ingurumeneko naturarekin, Zuberoako euskararekin bai eta dantzarekin eta musikarekin (txülüla: hiru zuloko txirula) izan zuen harreman sakonak ere eragin handia izan du.

Haren errientak, berantago haren aitaginarreba izanen zenak, Zuberoakoko dantza eta kantua irakatsi zizkion. Kolegioko denboraren hastapenean, Urdiñarbeko Erramun Tartachu haren dantza-maisu izan zen, eta denbora berean (1975-1976) txülüla edo xirula ikasten hasi zen Mauleko Jean Copenen eskutik. 1977an, Etxekopar Urdiñarbeko maskaradan aritu izan zen, Pette bere anaiarekin batera, eta geroztik, musikari gisa, maskarada gehienetan parte hartu izan du.

1990ean, Exekopar Gotaine-Irabarneko Xiru festibalaren sortzaileetako bat izan zen.
Gaur, zuberotar dantza eta kantu ohitura berrien eta aspaldikoen bilaketan aritzen da. Abiarazi dituen sorkuntza guztiek hori erakusten dute. Irakaskuntzaren bidez (bereziki kantua eta xirula), ondare immaterial horren transmisioari ere leku handia ematen dio.

Marina Beheretchek, bere aldetik, duela 19 urtetik bata bestaren ondotik, kosolista karguak bete ditu, Toulouseko Orchestre de Chambre-ean, lehen biolinekoa Arranoa Laukotearen baitan, eta 2015az geroztik, Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoko biolin bakarlaria da.

Frantzian, Suitzan, Belgikan, Marokon, Sardinian, Eslovakian, Espainian… Pierre Bleuse orkestra zuzendaria, Gauthier Capuçon biolontxelo jotzailea, Debussy laukotea, Anne Queffelec piano jotzailea, bezalako musikari handiekin agertokia partekatu du.

Bere diskografiak dozenaka grabazio jasotzen ditu, askotan kritikak goraipatuak (Diapason, Resmusica, Classica). Ganbera musikaz maitemindua, Ezekiel kolektiboaren sortzaileetako bat da. Duela urte asko ari da proiektu ugari aurkezten: Soinuaren dohaintza, Zure etxera joango naiz jolastera, Lau Sasuak (2016an kaleratutako diskoa), Aztarnak (2022an kaleratutako diskoa).

Partekatze eta eklektizismo zaletasunak artista ezberdinekin kolaboratzera eraman du hala nola Rüdiger rockeroa, Mixel Etxekopar flauten birtuosista edo Arantxa Lannes dantzari eta margolaria. Belaunaldi gaztearekin buru-belarri aritua, Marinak Euskal Herriko Maurice Ravel kontserbatorioan irakasten du. Duela gutxi, Biolin atomikoak taldea sortu du bere lankidearekin Delphine Labandibarrekin batera, maila guztietako biolinista ikasleak biltzen gaur egungo errepertorio oso baten inguruan. Bazen behin lehen ikusgarriak arrakasta handia izan zuen ikusleen artean 2022ko abenduan.

Zabaldu: