Doctor Deseo, Maite Larburu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Zea Mays eta Zetak euskarazko album onenaren Min sarirako hautagaiak

Sariak martxoaren 11n, asteazkena, banatuko dira Madrilgo Teatro Circo Price aretoan

Kategoria bakoitzean Estatu espainirreko musika independentearen 2020 MIN Saria eskuratu dezakeen bost finalistak hautatu dituzte jada. Martxoaren 11n egingo den sari banaketa ekitaldian, besteak beste, Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria ondorengo taldeetako batek irabaziko du: Doctor Deseo, Maite Larburu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Zea Mays eta Zetak.

Atzoko egunez jakinarazi zuen MIN sarietako epaimahaiak kategoria bakoitzetik finalera igarotako bost artista edota taldeak zeintzuk ziren, Costello aretoan egindako ekitaldi ireki batean. Sariketak 19 kategoria ditu guztira, tartean Artistarik Onenaren Fluge saria, Zuzeneko Onenaren Ticketmaster Saria, edota Album Onenaren The Orchard saria.

Aurtengoan, gutxi dira euskarazko album onenaren kategoriatik at finalista geratu diren talde edota artistak. Horien artean aipatzekoa da La Bien Querida artista bilbotarra, zeinak Brujería albumarengatik Pop Album Onenaren Saria eramateko aukera duena. Gainontzekoan, Rodrigo Cuevas artista asturiarrak bildu ditu izendapen gehien; sei, hain zuzen ere. Bere atzetik doaz, besteak beste, Kase.O zaragozarra edota Viva Suecia taldea. Horrez gain, Kiko Veneno artistak Ohorezko MIN Saria jasoko du bere ibilbide guztiarengatik. Finalisten inguruko informazio gehigarria, hemen.

Sariak martxoaren 11n, asteazkena, banatuko dira Madrilgo Teatro Circo Price aretoan. Bertan, sariak banatzeaz gain zuzeneko musika ere egongo da, Kiko Veneno, Viva Suecia, Ladilla Rusa, Zenet, Guitarricadelafuente, Cariño eta Juancho Marqués artisten eskutik.

Zabaldu: