Lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 31n amaituko da. Irabazlea 2025eko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera.
Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zortzigarren edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Azaldu dutenez, “euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da helburua”. Beraz, lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago.
Hala, aurkeztutako lanen luzera gutxienez 600 bertso-lerrokoa izan beharko da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lanak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 31n amaituko da.
Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaia, eta irabazlea 2025eko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera.
Irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du, baita Imanol Larrinagaren margolan bat ere. Bi horietaz gain, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du eta garailea Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartzera gonbidatua izango da.
Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, honako helbide honetan: dkpoesialehiaketa@donostia.eus.
Estibaliz Martinez Diaz de Cerio, Gorka Salces, Lizar Begoña, Maialen Berasategi Catalan, Izaskun Igoa, Julen Apella eta Beñat Arruti izan ziren aurreko edizioetako irabazleak.
Informazio gehiagorako, hemen.