Kantauri itsasoaren eta gizakien arteko milurteko harremana eta itsasoak kostaldeko herrien kulturan izan duen eragina nabarmentzen dira erakusketan.
Donostiako Aquariumak Kantauri, Kantauri itsasoko ekosistemen aberastasuna ezagutzera ematen duen argazki-erakusketa ibiltaria, paratu du. Honetan Kantauri itsasoaren eta gizakien arteko milurteko harremana eta itsasoak kostaldeko herrien kulturan izan duen eragina nabarmentzen dira, nahiz eta askorentzat ezezaguna den. Xabier Mina ikertzaile, irakasle eta dibulgatzaileak, Isaias Cruz esperientzia handiko itsaspeko kameralari eta argazkilariak eta Javier Minak egindako argazkiak dira eta adierazi dutenez, “gure planeta ezagutzen dugun moduan kontserbatzeko itsasoko ekosistemak zaintzeak eta gure garapenarekiko oreka bilatzeak duen garrantzia eta konplexutasuna ulertarazten lagunduko duen ikuspegi globala eskaini nahi dugu”.http://www.kantauri.eu webgunean.
Baina Kantauri erakusketa soil bat baino zerbait gehiago dela diote antolatzaileek, “sentsibilizazioko proiektu transmedia eta mugaz gaindikoa da, gida didaktiko batek, hainbat hitzaldik eta 2024ko martxoan estreinatuko den dokumental batek osatzen dutena. Horretarako, 601 ikus-entzunezko ekoizpenak (Nafarroa) Dibulitoon Studio (Gipuzkoa) eta Conglomira (Akitanania) ekoiztetxeak elkartu dira”. Donostiako Aquariumera iritsiko da orain erakusketa, Bordeleko Musée Mer Marine et Maison éco-citoyenne museoa eta Iruñeko Planetarioa bisitatu ondoren. Informazio gehiagorako,