(argazkia: Donostia Kultura)

Donostiako Okendo Kultur Etxeak Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville artisten ‘Lurra urdina da, laranja bat bezala’ erakusketa paratu du

Erakusketa irailaren 5era arte bisitatu ahal izango da.

La terre est bleue comme une orange (Lurra urdina da, laranja bat bezala) Paul Eluard poeta surrealistaren poema baten izenburua da, eta Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville artistentzat horrek artearen paradigma islatzen du: “laranja ez da urdina, ala bai?”.

Donostiako Okendo Kultur Etxeko areto berrian kokatua, Elena Cajaraville (Donostia, 1965) eta Koldobika Jauregi (Alkiza, 1959) artisten Lurra urdina da, laranja bat bezala erakusketa 77 lanez osatuta dago.

Batera antolatu duten erakusketan elkartu eta bananduko dira bi artistak. Elkartu, proposamenean eta inspirazioan iturri beretik abiatu direlako, natura, banandu horren interpretazioan. Elkartu, bi artistek konpartitu duten lan eremua dagoelako: bitxiak. Banandu, hortik aurrera bakoitza arte eremu desberdinean aritu delako: Cajaravillek lihozko oihalak aurkeztuko ditu. Jauregik, berriz, eskulturak eta koadroak, formatu desberdinetan, triptikoak edo erretaula barne.

La terre est bleue comme une orange (Lurra urdina da, laranja bat bezala) Paul Eluard poeta surrealistaren poema baten izenburua da, eta bi artista hauentzat horrek artearen paradigma islatzen du: “laranja ez da urdina, ala bai?”

Erakusketa honek natura oinarri duten bi sortzaileen lanak biltzen ditu, beraien adierazpenak naturaltasunaren saiakera izan nahi du, sentimenduen eta gogoeten kondentsazioa, batzuetan bere edertasunaren ingurukoa eta beste batzuetan bere suntsipenaren aurreko beldurrarena. Henry-David Thoreauk idatzi zuen bezala: ona den guztia librea eta basatia da.

Erakusketa Donostiako Okendo Kultur Etxean bisitatu ahal izango da irailaren 5era  arte. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era. Jaiegunetan itxita egongo da.

Zabaldu: