(argazkia: Euskal Kultur Erakundea)

Durangoko Azokak Ipar Euskal Herriko nobedadeak aurkeztu ditu

EKE-k urtero Ipar Euskal Herriko egituren berritasunak biltzen dituen katalogoa aurkeztu du.

Gerediaga Elkarte antolatzailearen eta Euskal Kultur Erakundearen artean 2006an abiatutako partaidetzari esker, argitaletxeek, diskoetxeek eta kultura elkarteek diru-laguntza bat eta laguntza tekniko bat izaten dute. Horrela, erakusmahaia merkeago alokatzen ahal dute eta errazago sartzen ahal dira azokaren programazioan: ikusgarriak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, mintzaldiak, eztabaidak…

Ondorioz, Ipar Euskal Herriko idazleen eta artisten presentzia areagotu da azken urteotan. Bestalde, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beheraren ekoizpenaren ikusgarritasuna hobetzeko, denak eremu batean elkartuko dira.

Gainera, EKE-k urtero Ipar Euskal Herriko egituren berritasunak biltzen dituen katalogo bat eta ondotik lurraldeko liburutegi-mediateketan banatua dena. Berritasunen katalogo hau, urteko Ipar Euskal Herriko liburu eta diskoen ekoizpena biltzen duen bakarra da eta horri esker ekoizpen hori agerian ezarria da.

Gerediaga elkartearekilako partaidetzaren bidez, hauek dira EKE-k dituen helburuak: Ipar Euskal Herriko argitaletxeek, diskoetxeek eta kultura elkarteek Durangoko Azokan
duten presentzia erraztea; azokan duten ikuspena handitzea; eta Ipar Euskal Herriko literatura, musika eta ikus-entzunezko ekoizpenari ikuspen hobea eskaintzea lurraldean.

Ipar Euskal Herriko egituren ekoizpena Durangoko Azokan, zenbakitan (2022)

Hamar egitura eta autoekoizle, 38 berritasun, horietatik 18 liburuak dira, 16 diskoak, 2 liburu-diskoak eta beste 2 bestelako ekoizpenak (egutegiak, aldizkariak). Gainera 14 ekitaldi izango dira Azokan bertan.

Zabaldu: