Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean

Lanak urriaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Egile berrientzako 2022eko XXXII. euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean. Deialdi honen xedea egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea da.

Parte hartzeko poesia eta narrazioa modalitateak daude eta egileek lan bana aurkeztu ahal izango dute bakoitzeko. Idazterako orduan, gaia librea izango da eta euskaraz. Gainera, jatorrizkoak eta aurretik argitaratu gabeak izan beharko dira.

Poesia aukeratzen dutenen lanek gutxienez 200 bertso-lerro izan beharko dituzte.
Narrazioan, berriz, gutxienez 15 orri izan beharko dituzte lanek.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Nafarroako egileek edo nafarrak izan gabe, helbidea Nafarroan dutenek. Parte-hartzaileek aurretik euren izenean literatura liburu bat baino gehiago argitaratu badute, ezin izango dute lanik aurkeztu. Ez dira muga horren barnean sartuko aldizkarietan, kazetaritza-komunikabideetan edo argitalpen kolektiboetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatura lanen itzulpenak ere. Lehiaketa honetako aurreko bi edizioetan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ere ezin izango dute berriz parte hartu modalitate horretan.

Interesa dutenek beren lanak eta datuak aurkeztu beharko dituzte parte hartzeko. Horretarako, inprimaki hau bete beharko dute.

Epaimahaia Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkariak, hiru literatura adituk eta Udalaren euskarazko kultur programazioko teknikariak, edo teknikari baliokideak osatuko dute.

Oinarriak, hemen.

Zabaldu: