‘El hoyo’ filmak emango dio hasiera Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari

Galder Gaztelu-Urrutiak zuzentzen duen lehen lan luzea da.

Urriaren 26an emango diote hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteari  Donostiako Antzoki Zaharrean, El hoyo (2019) euskal filmaren proiekzioarekin. Basque Films etxeak ekoiztuta, Galder Gaztelu-Urrutiak zuzentzen duen lehen lan luzea da honakoa. 2004an 913 film laburra zuzendu zuen eta 2014an La casa del lago. David Desolak eta Pedro Riverok idatzi dute gidoia, Desolaren ideia batean oinarrituta. Iván Massagué, Antonia San Juan, Zorion Eguileor, Emilio Buale eta Alexandra Masangkay dira filmean parte hartuko duten aktoreak.

Hideo Nakata zuzendari japoniarrak bere aldetik, lehen aldiz bisitatuko du Donostia. Sadako aurkeztera dator, The Ring saga eguneratzen duen bere pelikula berria. Beldurrezko generoko zuzendari japoniar gailenetako bat da Nakata 1998an The Ring fundazionala zuzendu zuenetik, eta, beste hainbat filmen artean, berak zuzenduak dira Dark Water (2002), Kaidan (2007), The Complex (2013) eta Ghost Theater (2015).

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak Sail Ofizialean erakutsiko dituzten filmak: Amigo (2019). Óscar Martín, Bliss (2019). Joe Begos, Bullets of Justice (2019). Valeri Milev, Darlin (2019). Pollyanna McIntosh, It Comes / Kuru (2019). Tetsuya Nakashima, Little Monsters (2019). Abe Forsythe, The Pool (2018). Ping Lumphapleng, Rabid (2019). Jen Soska, Sylvia Soska, The Room (2019). Christian Volckman, Sadako (2019) eta The Ring (1998). Hideo Nakata eta Vivarium (2019). Lorcan Finnegan.

Antzoki Zaharrerako bonoak eta sarrera solteak urriaren 18an jarriko dira salgai leihatilan bertan. Viktoria Eugeniakoak berriz, urriaren 21ean. Sarrera solteak webgunean ere eskuratu ahal izango dira.

Zabaldu: