Elena Odriozola 2022ko Andersen sarietarako hautagai izendatu dute

Beste behin ere, Galtzagorri Elkarteak Andersen sarietara aurkeztu du Elena Odriozolaren hautagaitza, besteak beste, haren lanak haur- eta gazte-literaturari egindako ekarpena ezinbestekotzat jotzen duelako.

Nazioarteko gazte-liburuetarako irabazi asmorik gabeko erakundeak (IBBY) 2022ko Hans Christian Andersen Awards sarietarako hautagaiak ezagutzera eman ditu. Guztira, 33 herrialdetako 62 dira. Horien artean dago Elena Odriozola euskal ilustratzailea ere. Proposamena Haur eta Gazte Liburuetarako Estatu espainiarreko erakundeak (OEPLI) egin du Galtzagorri Elkartearekin elkarlanean eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.

Andersen saria haur- eta gazte-literaturaren alorrean ematen den sari garrantzitsuena dela nabarmendu du Etxeparek. Ez da lehenengo aldia Odriozola hautagaien artean dagoela. Aurten, esate baterako, hautagaia izateaz gain finalisten artean ere sartu zen euskal ilustratzailea. Izan ere, IBBYk lehenengo hautagaien zerrenda aurkezten du eta ondoren galbahea pasa, eta finalisten zerrenda iragartzen du. Hurrengo Andersen sariak 2022an banatuko dira. Finalisten zerrenda 2022ko urtarrilean iragarriko dute eta urte bereko martxo-apirilean, Boloniako Ferian irabazleen izenak jakitera emango dituzte.

Beste behin ere, Galtzagorri Elkarteak Andersen sarietara aurkeztu du Elena Odriozolaren hautagaitza, besteak beste, haren lanak haur- eta gazte-literaturari egindako ekarpena ezinbestekotzat jotzen duelako.

Zabaldu: