Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko prestakuntza eta laguntzarako programa abian

Noka Mentoring programan proiektuak aurkezteko epea otsailaren 26ra arte egongo da zabalik.

Euskal Herrian bizi diren emakume zinemagile hasiberrien presentzia eta ikusgarritasuna sustatzeko asmoz, Noka Mentoring programaren edizio berri bat abiatu dute. Programaren helburua zuzendari hasiberrien film luzeen proiektuak tutorizatzea eta laguntzea da. Donostiako Tabakalera arduratzen da proiektuaren antolaketaz, eta zinema eta ikus-entzunezko arloaren garapen-programen artean ez ezik, Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Elias Querejeta Zinema Eskolarekin (EQZE) batera osatzen duen erakunde- eta profesional-sarean ere txertatzen da proiektua.

Noka Mentoring-ek denbora, espazioa, testuingurua eta laguntza profesionala eskaintzen die parte hartzen duten zuzendariei euren filmen lehen fasean; zuzendaritzari buruzko dosier bat egiteko eta parte-hartzaileek zinemagintzaren arloko beste laguntza batzuk eskuratu ahal izan ditzaten, bai Eusko Jaurlaritzarenak, ICAAkoak (Kultura Ministerioaren Zinema eta Ikus-entzunezkoen Institutua), eta baita nazioarteko zinema-industriako foro profesionalenak ere.

Prozesuan hiru tutore egongo dira, eta horiek hautatutako hiru proiektuen jarraipena egingo dute programa osoan zehar. Tutore hauen profilek lotura zuzena izango dute zinema-sorkuntzarekin. Mentoringean bi alderdi uztartuko dira: batetik, film baten ideazio-prozesura sormenaren bidez hurbiltzea eta, bestetik, proiektu horiek merkatuan eta zinemaren industrian txertatzeko beharrezkoak diren moduluen eskaintza.

Hautatutako hiru zuzendariek Nokak eskainitako programan parte hartu ahal izan dezaten eta proiektuak ahalik eta baldintza onenetan gara ditzaten, bakoitzak 4.000 euroko diru-laguntza jasoko du.

Parte hartzeko oinarriak, hemen.

Zabaldu: