Marte Lasarte taldea sortu dute Pello Armendarizek eta Borja Antonek

Bikoak Basamortua aurrerapen kanta aurkeztu du. Lagun zahar eta berriek hartu dute parte abesti honetan: Jon Badi (North Waves Sound), Haritz Harreguy, grabaketan eta nahasketan; Victor Garcia, masterizazioan eta Alex Alonso eta Olatz Salvador, baterian eta koroetan.

Hamabost urteren ondoren, iaz esan zuen agur Skakeitan taldeak. Bertako taldekide izan ziren urte askoan Borja Anton gitarra jotzailea eta Pello Armendariz abeslaria. Musikari bi hauek sortzen jarraitzeko gogoarekin ekin diote proiektu berri bati eta, horretarako, Marte Lasarte jarri diote izena.

Aro berri honetan, bi artisten munduak bat egiten ari dira norberaren perspektiba anitzetik, beste unibertso eklektiko baterako bidaian. Bi lats edo erreka artean kokatzen dute Marte eta, oraingoan, euren lehenengo aurrerapenarekin datoz Basamortua izenpean.

Gezurrari argi pusketa bat emateko kontatzen digute pasadizo hau. Konplizitatea, betikotasuna… Ez dago atzera bueltatzerik eta argiak ere badituen puntu ilun batekin eszena ez ohiko batera eramaten gaituzte, basamortura.

Horretarako, lagun zahar eta berriek ere abesti honetan parte hartu dute: Jon Badi (North Waves Sound), Armendariz eta Antonekin batera ekoizpenean eskua sartzen; Haritz Harreguy, grabaketan eta nahasketan; Victor Garcia, masterizazioan; Alex Alonso eta Olatz Salvador, baterian eta koroetan.

Bestalde, Muga ekoizpen taldeko kideek hartu dute bideoklipa egiteko ardura. “Amets bat da? Apustuak, partidak, zuloak, barazki-borroka…”, bikoak surrealismora eraman du ohiko gangster istorio bat, kontrasteekin jokatuz: “jolasa ala jokoa?”.

 

Zabaldu: