Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko 2026ko (H)ilbeltza beka martxan da

Deialdi honen helburua Friedrich Dürrenmatt idazlearen Das Versprechen eleberri beltza itzultzea da. Horretarako, parte-hartzaileek aipatutako eleberriaren lagin bat itzuli beharko dute, zehazki lehendabiziko eta bigarren atalari dagozkionak, hain zuzen. Lanak martxoaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira Baztango Udaleko erregistroan.

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko, 2026ko (H)ilbeltza beka jarri dute martxan aurten ere.

Antolatzaileek azaldu dutenez, “deialdi honen helburua Friedrich Dürrenmatt idazlearen Das Versprechen eleberri beltza itzultzea da”. Horretarako, parte-hartzaileek aipatutako eleberriaren lagin bat itzuli beharko dute, zehazki lehendabiziko eta bigarren atalari dagozkionak, hain zuzen.

Lanak 2026ko martxoaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira Baztango Udaleko erregistroan eta apirilaren 29a baino lehen jakingo da bekaren irabazlearen izena. Itzultzaile saridunari hurrengo (H)ilbeltza bekaren (2028) epaimahaikide izatea proposatuko zaio.

Epaimahaiko kideak hauek izango dira: Baztango Udalaren ordezkaria, Fernando Anbustegi; Txalaparta argitaletxearen ordezkaria, Maddalen Subijana; eta (H)ilbeltza elkarteak izendatutakoa, Amaia Apalauza. Beka 6.000 eurokoa izango da eta bi zatitan banatuko da.

(H)Ilbeltza elkarteak sustaturiko eta Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak babesturiko beka honek urte batean sorkuntza eta hurrengoan itzulpengintza saritzen ditu.

Oinarriak, hemen.

Zabaldu:

Utzi erantzuna