Egitaraua zortzi hitzaldiz eta erakusketa kolektibo batez osatuta egongo da. Topaketaren bidez, euskal argazkigintza garaikidea sustatu eta balioetsi nahi du antolakuntzak, Euskal Herrian bizi diren egileei, lurraldean garatutako proiektu artistikoak, dokumentalak edo pertsonalak ezagutarazteko aukera emanez.
Argazkilaritzaren aldeko apustua egiteko eta tokiko talentuari balioa emateko asmoz, Argazkia.eus Euskal Herriko lehen argazki topaketa antolatu du urriaren 5erako, Aretxabaletako udalak Arkupe kultur etxean.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, 300 euroko zortzi sari banatuko dira hautatuak izan diren Aretxabaleta, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Bizkaia, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako argazkilarien artean. Saria jasotzeaz gain, irabazleek euren lanak jendaurrean ezagutzera emateko aukera izango dute.
Lehen edizioko irabazleak
Jorge Almeida, Jaione Garcia, Endika Diaz, Saioa Miguel, Kike Balenzategui, Guillaume Fauveau, Nahia Garat eta Polo Garate dira Euskal Herriko lehen edizioko irabazleak. Gustavo Bravo komisarioak zortzi argazkilari hauen lanez osatutako erakusketaren bisita gidatua egingo du.
Argazkia.eus topaketaren bidez, euskal argazkigintza garaikidea sustatu eta balioetsi nahi du antolakuntzak, Euskal Herrian bizi diren egileei, lurraldean garatutako proiektu artistikoak, dokumentalak edo pertsonalak ezagutarazteko aukera emanez.
Gainera, ekitaldia Aretxabaletan egingo dela kontuan hartuta, bertako argazkilaritza ere bultzatuko da, herriko argazkilariei maila bereko espazioa eskainiz.
Egun osoko egitaraua (goizeko 10:30etik arratsaldeko 19:30era) zortzi hitzaldiz eta erakusketa kolektibo batez osatuta egongo da.