Aurtengo edizioan askotariko zortzi ikuskizun ikusteko aukera egongo da Lekuona Fabrikan, Mikelazulo kultur elkartean eta Niessen auditorioan.
Ekainaren 5etik 12ra bitartean, Eztena arte eszenikoen edizio berria egingo dute Errenterian, Zizt! Kultur elkarteak, Mikelazulo kultur elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, EHAZE Antzerki taldearen laguntzarekin.
Jaialdia duela 14 urte sortu zen edukietan, formetan, zein antolakuntza moduetan arriskuak hartzen zituztenei plaza bat eskaintzeko helburuarekin.
Aurtengo edizioan askotariko zortzi ikuskizun ikusteko aukera egongo da hainbat eszenatokitan: Lekuona Fabrika, Mikelazulo kultur elkartea eta Niessen auditorioa. Gonbidapenak eztena.eus webgunean jarri dituzte eskuragai.
Ekainaren 5ean
Lekuona Fabrikan, 19:00etan: Metrokoadrokaren Zeozertan dabil baina ez dakit zertan.
Ekainaren 10ean
Mikelazulo kultur elkartean, 10:00 / 11:30 / 13:00 / 15:30 / 17:00 / 19:00etan: Idoia Zabaletaren Ikusmenaren masaia
Mikelazulo kultur elkartean, 18:00etan: Eztenako lantaldearen eskutik Mikelazuloko elkargunearen inaugurazioa.
Niessen auditorioa, 19:00etan: Dxusturi Teatroaren Lakoste.
Niessen auditorioa, 20:30etan: Las XL-ren Degenérate mucho.
Ekainaren 11n
Mikelazulo kultur elkartean, 10:00 / 11:30 / 13:00 / 15:30 / 17:30 / 19:00: Idoia Zabaletaren Ikusmenaren masaia.
Niessen auditorioa, 18:00etan: Eider Perez eta Amets Cañizares / Laura Penagos eta Lorena Arangoa / Irati Velez Ruiz eta Idoia Tapia Martinez (Sastakai taldea) / Mikel Tejada / Orfilia Seijas / Hodei Arrastoa eta Amaia Irazabalen eskutik Piezak. Zizteberg beken emaitzak.
Niessen auditorioa, 21:00etan: Gilkitxaro taldearen eskutik ETAren agiri bulegoa.
Ekainaren 12an
Mikelazulo kultur elkartean, 09:30 / 11:00 / 12:30 / 14:00: Idoia Zabaletaren Ikusmenaren masaia.
Lekuona Fabrikan, 19:00etan: L’Alacran taldearen eskutik Makers.