Argazkia: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Familia Milakolore proiektua aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek

“Gure inguruan begiratuta, guztiok ohartzen gara familia ereduak anitzak direla. Honen lanketa egin genuen 2003.urtean eta 15 urte beranduago, etengabe eraldatuz doan gaia dela ikusita, familia ereduei berriro heltzea erabaki dugu”, azaldu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Horretarako, kartoizko ipuin bilduma bat, karta-jokoa eta abesti bilduma bat argitaratu dute.

Familia Milakolore CDa, Musua disko-liburuarekin batera argitaratu du Katxiporretak. Bertan Miren Amurizak idatzitako zortzi ipuinak bildu dituzte, antzeztuak. Horiekin batera, tartekatuak, hamabi kantu. Abestiok pailazoak euren ibilbidean plazaratzen joan direnak dira. Hitzen egileak, pailazoez gain, Joseba Sarrionandia, Joxan Ormazabal, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Xabier Euzkitze izan dira.

Diskoko “Zebra kolorezalea” abestiarekin Txakur Gorria kolektiboak bideoklipa osatu du.

Zabaldu: