Mila profesional baino gehiago elkartuko dira Nafarroako 948 Merkatuan gaurtik ostiralera

Nafarroako Arteen Merkatuaren bigarren edizioa ostiralera arte egongo da zabalik eta bertan Euskal Herriko nahiz nazioarteko kultura eta sormen industrietako 1.000 profesional baino gehiago elkartuko dira. Denetara 361 artista eta 33 stand bilduko dira.

Aurtengo berrikuntza nagusia da egitarauak egun bat gehiago izango duela eta Euskal Autonomia Erkidegoa eta Akitania-Berria (Euro-eskualdeko kideak) gonbidatutako lurralde gisa parte hartuko dute. Antolatzaileen arabera, horrek guztiak helburu nagusi bat izango du: “profesionalen artean begiradak partekatzea, sinergiak sortze aldera, aurrerapen eta finkapen profesionalak eta ekonomikoak egin ahal izateko”.

Azaroaren 21, 22 eta 23ko goizetan, 9:00etatik 15:00etara bitartean, diziplina arteko topaketa eta elkarrizketa egingo da ehun proposamen baino gehiagorekin. Baluarten gauzatuko da 2018rako hautatutako goiburua, “Partekaturiko begiradak”, eta prestakuntza eta informaziorako gunea izango da, sinergiak sortzeko eta trukean eta berrikuntzan oinarritutako proiektuak garatzeko lekua, kultura eta sorkuntzako profesionalen artean begiradak partekatzekoa izateaz gain.

Horrez gain, gaur eta bihar, arratsaldez, 70 erakustaldi artistikotik gora programatu dira Iruñeko hainbat gunetan, eta profesionalentzat zein publikoarentzat orokorrean irekita egongo dira. Nafarroako eta gonbidatutako lurraldeetako artistek beren zinema eta telebistako proposamenak, arte eszenikoak, musikak eta arte plastikoak eta ikusmen-arteak erakutsiko dituzte.
Ostiralean berriz, azoken azokak amaiera emango dio bigarren edizioari, Pamplona Jazz Big Band-en emanaldiarekin Baluarten.

Egitaraua hemen

.

Zabaldu: