(argazkia: Iruñeko Udala)

‘Fokatu’ argazki lehiaketa martxan da Iruñean

Parte hartu nahi dutenek urriaren 13ra arte izango dute argazkiak aurkezteko epea zabalik. Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak sarituko dira.

Iruñea beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz, Udalak Fokatu argazki lehiaketa jarri du martxan. Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak abenduan herritarrei banatuko zaien egutegia osatzeko izango dira. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 31ko 23:00k arte izango du parte hartzeko aukera. Argazkirik onenari 900 euroko saria emango zaio. Horrekin batera, bigarren eta hirugarren sari bat ere izango dira, 600 eurokoa eta 500 eurokoa, hurrenez hurren. Bestalde, 2023ko egutegia osatzeko hautatutako hamabi argazkiek 150 euroko diru-saria jasoko dute.

Aurreko edizioan bezala, aurten formatu digitalean soilik aurkeztu ahal izango dira argazkiak inprimaki hau osatuta. Antolakuntzak azaldu duenez, “lehiaketak pertsona bakoitzari gehienez ere hiru argazki aurkezteko aukera ematen dio, hori bai, jatorrizkoak izan behar dira. Izan ere, ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako irudiak”.

Argazkien dagokienez, (2 MBkoak gehienez ere), JPEG formatuan aurkeztu beharko dira (gutxienez, 72 ppi-ko bereizmena). Tamainaz ezin izango dituzte neurri hauek gainditu: 794×1077 pixel bertikalean, eta 1077×794 pixel horizontalean. Horrez gain, argazkia zein egunetan eta zein toki zehatzetan egin den, eta argazkiaren deskribapen laburra azaldu beharko da. “Pertsonak erretratatzen dituzten argazkiek bertan agertzen diren pertsonen baimena eta oniritzia beharko dute”, nabarmendu dute.

Argazkilaritzako profesionalez eta Udaleko teknikariez osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu argazki irabazleak eta egutegia osatuko duten irudiak. “Gure hiriaren erabilerak, ikuspuntuak, ondarea, argiak eta abar islatzen dituen konposizioa baloratuko da”. Aukeratutako argazkiak bereizmen handian aurkeztu beharko dira lehiaketaren antolatzaileek hala eskatzen dutenean, argazkiak jendaurrean jarri eta egutegia argitaratzeko. Lehiaketa irabazi duten argazkiak abenduan ezagutaraziko dira.

Oinarriak, hemen.

Zabaldu: