Erakusketa Donostiako Okendo Kultur Etxean bisitatu ahal izango da maiatzaren 10era arte. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era. Larunbatetan eta zubietan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00era. Igandeetan eta jaiegunetan itxita egongo da.
Bihar, apirilak 4, Gailurretan izan gaitun (Mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindariak, 1924-2024) erakusketaren irekiera izango da iluntzeko 19:30ean, Donostiako Okendo Kultur Etxeko areto zaharrean. Zuzeneko musikak emango dio hasiera erakusketari Iñaki Miguel piano jotzailearen eskutik.
Euskal Herriko Alpinismo Federazioa Elgetan sortu zen 1924an, Parisko Olinpiar Jokoen urte berean; joko horietan parte hartu zuen Lili Alvarez (1905-1998) eskiatzaile, alpinista eta tenislariak. Aurten 100 urte bete dira emakumeek laguntzaile gisa parte hartu zuten mugarri hartatik. Tontor batzuk Estatu frantseseko, Erresuma Batuko eta Ipar Amerikako mendizale aitzindariek zulatuak zituzten. Mendiko kristalezko sabaia apurtzea oso lotuta dago 100 urte baino gehiagoz emakumeen boto-eskubidearen eta hezkuntza-eskubidearen alde feminismoaren lehen olatuan borrokatu ziren emakumeekin.
Hitzaldia
Apirilaren 29an Gailurretan izan gaitun hitzaldia eskainiko du Ane Diez de Ure komisarioak. Saio horretan, 100 urteko ibilbidea egingo du, emakumeek kristalezko sabaia mendian ere noiz, nola eta nortzuk puskatu zuten azaltzeko.