Zur Boskoteak urriaren 3an igoko da oholtzara

Gasteizko Ganbera Zikloak hamargarren urteurrena ospatuko du aurten

Abonamenduko zazpi kontzertu eskainiko dira martxoaren 14tik urriaren 17ra bitartean. Sarrerak salgai daude jada.

Principal antzokiaren Ganbera Zikloa aurkeztu dute Gasteizen. Ekimenak hamar urte beteko ditu aurten eta abonamenduko zazpi kontzertu eskainiko ditu martxoaren 14tik urriaren 17ra bitartean. Berrikuntza gisa, aurten igandetan izango dira kontzertuak, 12:00etan.

Hala, martxoaren 14an Susana Garcia de Salazar eta Mentxu Pierrugues piano jotzaileak igoko dira oholtzara. Apirilaren 11n, berriz, Amaia Arrieta sopranoak Carmen Hernandez-Sonseca piano jotzailearekin batera eskainiko du kontzertua.

Maiatzaren16an, Alberto Itoiz flauta jotzailearen eta Marion Desjacques arpa-jotzailearen zuzenekoa izango da, hilaren 20an, Ander Perrino kontrabaxu jolea eta Rodrigo Bauza biolin jotzailea arituko dira.

Udazkenean, irailaren 26an, Naiara De la Puente eta Tanguedia Ensemble izango dira Jesus Guridi kontserbatorioko agertokian.

Zikloari amaiera emateko, urriaren 3an Zur Boskotea izango da eta, urriaren 17an, Jon Olaberria (oboe) eta Ensemble Diderot.

Estibaliz Canto Kultura zinegotziak Principal Antzokiko Ganbera Zikloak Jesus Guridi kontserbatorioan eskainiko dituen zazpi proposamenetan parte hartzera animatu ditu gasteiztarrak eta azpimarratu du “kultura segurua” dela.

 Sarreren salmenta

Sarrerak salgai daude jada www.eventbrite.es webgunean. Abonamenduak posta elektronikoz eska daitezke eres.lagunak@gmail.com helbidera idatzita eta kontzertuaren aurreko egunean kontserbatorioan jaso.

Abonamenduaren prezioa 30 eurokoa da; sarrera solteena, berriz, 6 eurokoa. 30 urtetik beherako ikasleentzat eta langabetuentzat doakoa izango da.

Egitaraua, hemen.

Zabaldu: